Euskara ikasteko 2020ko laguntzak

Deialdia egiten duena:
Donemiliagako Udala
Baldintzak:

Laguntza horiek eskatzeko honako betekizun hauek bete behar dira, besteak beste: a) Donemiliagako udalerrian erroldaturik egotea, 2019-2020 ikasturtea hasi baino urtebete lehenagotik gutxienez; baldin eta, ikasturtean zehar, erroldan baja eragiten bada, dirulaguntza erroldaturik emandako denboraren proportzioan emango da. b) Izena ematean, 16 urtetik gora izatea. c) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako euskaltegiren baten matrikulatuta egotea. (HABE).

Edukia:

Xedea:

2019-2020 ikasturtean euskara ikasteko gastuak ordaintzen laguntzea, udako ikastaroak eta barnetegiak barne (ez, ordea, joan-etorri, mantenu eta ostatu gastuak), euskararen egoera normalizatzeko eta, bereziki, hizkuntza horren ezagutza eta erabilera handitzeko.

Epea:

2020/10/30

Kontaktua:

Donemiliagako Udala, Andia kalea 9 - 01208 Ordoñana Araba - Telefonoa: 945 300472

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

San Millán/Donemiliaga

Iturria:
2020-05-04ko 49. ALHAO, 2020-01001. or. 2020-05-04ko 49. ALHAO, 2020-01019. or.
Erlaziodun Loturak: