2019/2020 ikasturte akademikoan musika ikasketak egiteko laguntzetarako

Deialdia egiten duena:
Donemiliagako Udala
Baldintzak:

Onuradun izango dira jardueran izena ematen duten unean adingabeak direnak, baldin eta, diruz lagunduko den jardueran izena emateko epea hasi aurretik, gutxienez sei hilabetez segidan Donemiliagako udalerrian erroldatuta egon badira, eta Donemiliagako Udalak edo musika irakaskuntzako zentro arautu eta ez arautuek egindako musika jardueretara joaten badira, salbu eta hitzartuek egiten dituztenetara, 2019/2020 ikasturtean.

Edukia:

Helburua: Finantzatzen laguntzea Donemiliagako udalerrian erroldaturiko adingabeek udalak berak eta musika irakaskuntzako zentro arautu eta ez arautuek 2019/2020 ikasturtean antolaturiko musika ikasketetan izena emateak eragindako gastuak, salbu eta udalak hitzartutako musika eskoletako izen emateen gastuak.

Zenbatekoa: Onuradun bakoitzak gehienez ere dirulaguntza hau jaso ahalko du: * 180,00 euro, baldin eta onuradunak izena eman badu Donemiliagako Udalak antolaturiko musika ikasketetan. * 180,00 euro, baldin eta onuraduna musika ikasketetako bi maila edo gehiago egiten ari bada musika irakaskuntzako zentro arautu eta ez arautuetan. * 130,00 euro, baldin eta onuraduna musika ikasketen arlo bat egiten ari bada musika irakaskuntzako zentro arautu eta ez arautuetan. Oinarrietan jasoriko dirulaguntzaren zenbatekoa ez da izango musika ikasketen kostu osoaren ehuneko 50 baino gehiago, eta era berean, ezingo da gainditu udal aurrekontuaren gehienezko muga. Onetsitako aurrekontuko aplikazioa nahikoa ez bada eskaera guztiei aurre egiteko, gehienezko dirulaguntza proportzioan murriztuko da.

Epea:

2020/09/23

Kontaktua:

Donemiliagako Udala Andia 9 , 01208  Erdoñana - Araba Tel. 945300472

asanmillan.general@ayto.araba.eus

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

San Millán/Donemiliaga

Iturria:
2020-05-13ko 53. ALHAO, 2020-01048. or.
Erlaziodun Loturak: