Astigarragako emakumeen historia jaso, landu eta herritarren eskura jartzeko helburua duen ikerketa beka

Deialdia egiten duena:
Astigarragako Udala
Baldintzak:
  • 18 urtetik gorako herritarrek izango dute beka jasotzeko aukera.
  • Ikerketa bakarka edo taldean egin daiteke.       
Edukia:

Deialdiaren helburua Astigarragako emakumeen historia ikertzea da. Bi iker-lerroren arabera egin daiteke:   

  • Izan diren emakume esanguratsuen bizitzak ikertu eta plazaratzea beraien biografiaren bitartez. Emakumeak hautatzeko irizpideak honako hauek izan daitezke: euren garaian emakumeei zegokien rola zalantzan jarri izana, gai edota arlo jakin batean paper aktiboa jokatu izana, emakume sortzaileak izatea, balore jakin batzuen alde (berdintasuna, askatasuna, elkartasuna) borrokatu izana etab. historian zehar.
  • Astigarragako emakumeek, kolektibo gisa, herrian arlo desberdinetan (soziala, lanekoa, kulturala, ekonomikoa edo politikoa) egindako ekarpena ezagutu eta ikusarazi.

.

Zenbatekoa: 8.000 €.

Epea:

2020/07/03

Kontaktua:

Astigarragako Udala

Foru Enparantza 13

20115 Astigarraga (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Astigarraga

Iturria:
2020-06-03ko 103. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: