Euskara ikasteko diru-laguntzak Bilboko Udalean

Deialdia egiten duena:
Bilboko Udala
Baldintzak:

Pertsona onuradunak Bilbon erroldatuta egon behar dira 2018ko urtarrilaren 1etik eta jarraian azaltzen diren taldeetako batean sartuta daudenak izango dira:

1. Gurasoen taldea: 2006 urtean edo ondorengo urteetan jaiotako umeen gurasoen eta legezko tutoreak.

2. Begiraleen taldea: umeen edo gazteen aisialdiko begirale edo zuzendari eta umeen eta gazteen kirol arloko begirale edo entrenatzaileak jardunean egon badira 2019-2020 ikasturtean.

3. Errenta taldea: deialdian zehaztutako diru-sarrera kopuruaren berdina edo txikiagoa dutenak.

Edukia:

Helburua:

Haur eta gazteen artean hizkuntzaren transmisioan gehien eragiten duten taldeetan euskararen erabilera bultzatzea, eta horren harira, etxe barruko familia harremanei dagokienez, gurasoen taldea da gehien eragiten duena.

Irizpide horri jarraituta eta gaur eguneko gizartean antolatutako aisialdiak duen garrantzia aintzat hartuta, dirulaguntza emango zaio umeen edo gazteen aisialdiko begirale edo zuzendari eta umeen eta gazteen kirol arloko begirale edo entrenatzaileen taldeari, beti ere, lanean ari badira.

Era berean, gizarte atal garrantzitsu baten ekonomia eta lan egoera larriaren aurrean eta gizartearen eskariari jarraituz, dirulaguntza emango zaie deialdian zehaztutako diru-sarrera kopuruaren berdina edo txikiagoa dutenei.

Epea:

2020/07/09

Kontaktua:

Bilboko Udala

Ernesto Erkoreka Plaza, 1

48007 Bilbo (Bizkaia)

Telefonoa: 944 20 42 00

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Bilbao

Iturria:
2020-06-11ko 110. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: