Gordailuan, Gipuzkoako kultura ondare higigarriaren Zentroan zaharberritze eremuetan kontserbazio eta zaharberritze praktikak egiteko beka

Deialdia egiten duena:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Baldintzak:

Beka honen eskatzaile izan daitezke Arte Ederretako fakultateetako lizentziadunak (zaharberritzearen arloan prestakuntzarekin, edo arte lanak zaharberritu eta artatzeko espezialitatearekin), edo Zaharberritzeko gradua dutenak; edo Kultur Ondasunen Zaharberrikuntza eta Artapeneko Goi Mailako Eskolako titulua dutenak. Beste gradu hauetan gradudunak direnak (Artearen Historia, Historia edo antzekoak), kontserbazio edo zaharberritze gaietan graduondoko ikasketak egin badituzte.

Aurrekoaz gain, beharrezkoa izango da:

a)  Karrera amaitua izatea beka honen deialdia baino gutxienez urtebete lehenago.

b)  Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan auzotar izatea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.

c)  Beka hau bateraezina izango da ezaugarri bereko beste edozelako beka edo laguntzekin.        

d)  Ezin dira beka honetara aurkeztu aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiarengandik zaharberritze eta kontserbazio arloko beste bekaren bat jaso duten pertsonak. 

Edukia:
  • Zenbatekoa: 10.000 €.
Epea:

2020/07/03

Kontaktua:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoa Plaza, z/g

20004 Donostia

Telefonoa: 943 11 21 11

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Iturria:
2020-06-12ko 110. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: