Auzolanean antolatutako gazteen proiektuetarako dirulaguntzak Gipuzkoako Foru Aldundian

Deialdia egiten duena:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Baldintzak:

a)  Gutxienez 3 kidek osatutako taldeek baldin eta deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak badituzte eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez badituzte. Enpresa edo elkarte bezala eratuta egon ez eta beraz, nortasun juridikorik eduki ez eta proiektu bat egiteko edo ideia bat garatzeko proposatzen dutenek, baldin eta proiektuak Gipuzkoa osorako edo bertako lurralde baterako gizarte edo/eta kultur interes argia badu.

b)  Talde eskatzailearen taldekide bakoitzari dagozkion exekuzio konpromisoak eta diru laguntzaren zenbatekoa, modu solidarioan hartuko du taldeak bere gain.

c)  Taldeko eragileen bi herenek gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio auzoa izango dute.

Edukia:
  • Proiektu bakoitza gehienenez 5.000 eurorekin lagundu daiteke.
  • Proiektu bakoitza gutxienez 1.500 eurorekin lagundu daiteke.
Epea:

2020/10/30

Kontaktua:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoa Plaza, z/g

20004 Donostia

Telefonoa: 943 11 21 11

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Iturria:
2020-06-12ko 110. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala; 2020-09-23ko 182. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Irudiak: