Erandion erroldatuakoei zuzendutako dirulaguntza deialdia: 2019-20 ikasturtean euskara ikastaroetan aritu direnentzat

Deialdia egiten duena:
Erandioko Udala
Baldintzak:
  • Dirulaguntza hau eskuratu ahal izango dute Erandion erroldaturik dauden eta HABEk homologatutako barnetegietan nahiz euskaltegi publiko edo pribaturen batean euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten pertsona guztiek. Era berean, la-guntza hauek eskatzeko eskubidea izango dute, beti ere eskakizunak betez gero, UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) nahiz UPV/EHUk (Euskal Herriko Unibertsitateak) anto-latzen dituzten curriculumetik kanpoko ikasketetan parte hartzen duten pertsona guztiek, ikastaroen hizkuntza euskara izan baldin bada, oso -osorik edo zati handi batean.
Edukia:

16 urtetik gorakoak diren eta HABEk homologatutako barnetegietan edo euskaltegi publiko edo pribaturen batean euskalduntze nahiz alfabetatze ikastaroak egin dituzten Erandioko biztanle eta herritarrei dirulaguntzak.

Era berean, laguntza hauek eskatzeko eskubidea izango dute, beti ere eskakizunak betez gero, UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) nahiz UPV/EHUk (Euskal Herriko Uni-bertsitateak) antolatzen dituzten curriculumetik kanpoko ikasketetan parte hartzen duten pertsona guztiek, ikastaroen hizkuntza euskara izan baldin bada, oso -osorik edo zati handi batean.

Epea:

2020/08/21

Kontaktua:

Erandioko Udala

Irailaren 23a plaza

48950 Erandio (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Erandio

Iturria:
2020-06-22ko 117. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: