«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI Ikastaroa (2020-2021)» egiteko matrikula-gastuak ordaintzeko 5 beka unibertsitate-tituludunentzat

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
Baldintzak:

Bost matrikula-beka hauen deialdian parte hartzeko, dela A motakoan, dela B motakoan, eskatzaileek honako betekizun hauek bete beharko dituzte, mota bakoitzerako ezartzen diren baldintza espezifikoez gainera:

a) «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI (46) Ikastaroan (2020-2021)» matrikulatzeko eskaera egin behar dute.

b) Hirigintzaren diziplinartekotasunari lotutako Unibertsitate-titulu ofiziala eduki beharko dute (gradua edo baliakidea, masterra edota doktoretza titulua).

c) Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute, 2019ko abenduaren 31tik, gutxienez.

d) Ez jasotzea bestelako bekarik edota dirulaguntzarik deialdi honen helburua den matrikularako.

e) Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluak ezarritako bestelako betebeharrak.

Edukia:

Deialdi honen helburua da oinarri komun arautzaileak ezartzea, bost lagunen matrikula-gastuak ordaintzeko bost beka norgehiagoka-araubidean esleitzeko, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (46) Ikastaroa (2020-2021)» egiteko. IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du aipatutako ikastaroa.

Bi matrikula beka mota ezartzen dira:

  • A mota: 3 matrikula-beka baliabide ekonomiko urriak dituzten ikasleentzat. Ikasle hauek deialdian ezarritako betekizunak bete behar dituzte betiere. Berariazko oinarriak II. eranskinean ezartzen dira.
  • B mota: 2 matrikula-beka historial akademiko bikaina duten ikasleentzat. Ikasle hauek deialdian ezarritako betekizunak bete behar dituzte betiere. Berariazko oinarriak III. eranskinean ezartzen dira.

Eskatzaileek matrikula-beka horietako edozein eskatu ahal izango dute; edo biak, betiere bi baldintzak, betekizun akademikoaren eta muga ekonomikoarena, betetzen badituzte.

Epea:

2020/08/13

Kontaktua:

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua

Vitoria-Gasteiz

.

Andia, 13

Donostia-San Sebastián

.

Gran Vía, 85

Bilbao

.

Telefonoa: 012

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2020-07-13ko 136. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: