AIR WRO programa: arte egonaldia Wroclaw-en

Deialdia egiten duena:
Etxepare Euskal Institutua
Baldintzak:
  • Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisikoak izatea, edo bere lan artistikoa euskaraz garatzen duten sortzaileen kasuan helbidea euskararen eremu geografikoan izatea. Ondokoa hartuko da euskararen eremu geografikotzat: Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Lapurdi.
  • Ingelesez ondo moldatzea.
Edukia:

Deialdi honen xedea da euskal sortzaile bat aukeratzea, Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistikoa burutu dezan 2020ko azaroaren 2tik 29ra.

.

Artists in Residence Wroclaw (AIR Wro) egonaldien, ikasketa bidaien eta nazioarteko elkarlanen programa bat da, 2016an Wroclaw Europako Kultur Hiriburu izan zenekoaren legatua (Donostiarekin partekatu zuen titulua, alegia). Bere xedea zera da: kultura eta artearen alor ezberdinetan jarduten diren sortzaileen lana lagundu eta sustatzea; beti ere, tokiko komunitate eta zirkuluen ordezkariekin elkarlanean jarduteko interesa izan eta nazioarteko kultur harremanak garatu nahi dituztenena.

Euskal Herriko artistentzako aurtengo deialdia munduan gertatzen ari diren aldaketa azkarrekin lotuta dago, gizakiek planetan eta hirian eragiten duten inpaktuarekin lotzen den Antropozeno aroaren testuinguruan. Jendeak etengabe moldatzen du paisaia eta ekosistema urbanoa, baina harekin hartu-eman edo esku hartzerik al du? Aktibismo, praktika artistiko eta kolektibitate modu berriak agertzen ari dira hiri modernoetan, gure komunitateetan gertatzen ari diren etengabeko aldaketen ondorioz. Zein da Antropozenoarekiko erreakzio artistiko eta kulturala? Nola erreakzionatzen dute hiriek? Zein da garapen iraunkorraren eta ekologiaren esanahia, eta kulturarekin duen harremana? Badirudi horrek guztiak eragina duela lan egiteko, bizitzeko eta elkarrekin bizitzeko moduan.

Epea:

2020/09/01

Kontaktua:

Etxepare Euskal Institutua
Tabakalera eraikina
Andre zigarrogileen plaza, 1.
20012 Donostia
Telefonoa: (+34) 943 023 400

etxepare@etxepare.eus
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: