Euskara ikasteko bekak Arrigorriagako Udalean

Deialdia egiten duena:
Arrigorriagako Udala
Baldintzak:
  • Oro har: Arrigorriagako udalerrian erroldatutako pertsona fisikoak izatea.
Edukia:

Dirulaguntzen helburuak hiru modalitate ditu:

a) Beka-arrunta: Arrigorriagan erroldatutako pertsona fisikoek Udal Euskaltegian edo beste zentro batzuetan euskararen ikaskuntzan eta hobekuntzan egiaztatu-tako aprobetxamenduaren finantziazio partziala. Bekaren bidez, era guztietako ikaskuntza- ikastaroak (urtekoak, trinkoak, barnetegiak...) eta hobekuntza ikastaroak (itzulpengintza, sakonketa, dialektologia, euskara teknikoa...) finantzatu ahal izango dira, bai eta autoikaskuntzarako programen bidez egindako ikastaroak ere. Azken horietan, gainera, homologatutako zentro batean egin beharko da ikastaroa. Bekaren bitartez, ezin izango da karrerarik, masterrik, graduatu ondoko ikastarorik eta doktoretzarik finantzatu.

b) Beka berezia: Baliabide nahikorik ez dutenean, Udal Euskaltegiko ikasleentzako finantziazio osagarria.

c) Joan-etorrietarako beka. Abusutik Udal Euskaltegira joateko gastuetarako finantziazio osagarria.

Epea:

2020/09/30

Kontaktua:

Arrigorriagako Udala

Urgoiti pasealekua, 57

48480 Arrigorriaga (Bizkaia)

Telefonoa: 944 020 200

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Arrigorriaga

57

Iturria:
2020-06-12ko 111. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: