Dirulaguntzak prestakuntza ekintzak egiten dituzten Eibarko langabetuei edo enplegu-hobekuntza egoeran dauden pertsonei

Deialdia egiten duena:
Eibarko Udala
Baldintzak:

a)  Eibarren gutxienez 2017eko urtarrilaren 1etik erroldatuta egotea.

b)  2020ko urtarrilaren 1ean 23 urte edo gehiago izatea.

c)  Langabezian edo enplegu-hobekuntza egoeran egotea. Laguntza hauei begira, enplegu-hobekuntzako egoeratzat honako hauek hartzen dira: iraupen jakineko kontratuak (urte 1etik beherakoak), denbora partzialeko kontratuak eta hileko soldata garbia –aparteko pagen hainbanaketa barne– 1.200 €tik beherakoa izatea.

d)  Prestakuntza-jarduera erabat gainditzea, hau da, prestakuntza-jarduera eta hura osatzen duten ikasgai guztiak gaindituta izatea. Hizkuntza-ikastaroak iza-nez gero, formazio-jarduera erabat gainditutzat joko da titulazio ofizial bat lortu bada. Gidabaiemena eskuratzeko ikastaroak izanez gero, baimena lortzea izango da baldintza.

e)  Prestakuntza-ekintza amaitzerakoan, ikastaroaren ikastorduetako asistentzia gutxienez %¿85ekoa izatea.

Edukia:

Eibarko Udalak dirulaguntza-deialdia egiten du Eibarren erroldatutako langabeei edo orain dutena baino lan edo enplegu hobea nahi duten pertsonei zuzendutako unibertsitate mailakoak ez diren prestakuntza-ekintzetarako:

— Prestakuntza-ekintza horiek 2019ko irailaren 1etik aurrera hasitakoak eta 2020an amaitutakoak behar dute izan.

— Edo, bestela, 2020an hasi eta 2021ean amaituko direnak.

Prestakuntza honek enplegagarritasun-aukerak hobetzea eta lan-merkatuan sartzeko aukera gehiago edukitzea du helburu. Ez dute dirulaguntzarik jasoko 2019ko deialdian sartutako prestakuntza-jarduerek, baldin eta beste ikastaro batzuk edo maila handiagoko ikastaro batzuk ez badira.

Epea:

2020/10/30

Kontaktua:

Pegora

Untzaga plaza, 1

20600 Eibar (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Eibar

Iturria:
2020-08-11ko 151. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: