Euskara ikastaroak egiteagatik dirulaguntzak Amorebieta-Etxanoko udalean

Deialdia egiten duena:
Amorebieta-Etxanoko Udala
Baldintzak:
  • Diru-laguntza hau jaso dezakete Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden per-tsonek, baldin eta euskalduntze- zein alfabetatze-ikastaroak egin badituzte euskaltegi publiko nahiz homologatutako barnetegi edo euskaltegi pribatuetan.
  • Ikastaroa Hizkuntza Eskola Ofizialean edo IRALE nahiz HAEEren programa be-rezien bitartez egin denean, ezin daiteke jaso diru-laguntza hau; ezta laguntza enpresak edo erakundeak berak eskaini duenean ere.
  • Eskatzaile bakoitzak jasoko duen dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 300,00 eurokoa izango da, matrikulako.
Edukia:

Dirulaguntza honen xedea da Amorebieta-Etxanoko biztanle eta auzotarrei dirula-guntza ematea, 16 urte baino gehiago izanda, euskalduntze- zein alfabetatze-ikastaroak egin badituzte euskaltegi publikoetan nahiz homologaturiko barnetegi edo euskaltegi pri-batuetan.

Epea:

2020/10/23

Kontaktua:

Amorebieta-Etxanoko Udala

Herriko Plaza, z/g

48340 Amorebieta (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Amorebieta-Etxano

Iturria:
2020-09-04ko 184. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: