Arte plastikoen eta ikusmen-arteen, arte dramatikoaren, musikaren, dantzaren eta kultur kudeaketaren modalitateetan dirulaguntzak eta bekak Bizkaiko Foru Aldundian
- Europar Batasuneko estatu kide bateko naziotasuna edukitzea.
- Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea, etenik gabe, 2017ko urtarrilaren 1etik hona.
- Aurtengo deialdiaren aurreko urteetan ez izatea Bizkaiko Foru Aldundiak modalitate horretan emandako bekaren baten onuradun. Salbuespena dira musika, dantza eta arte dramatikoaren modalitateetan aurreko deialdietako beka baten onuradun izan direnak; izan ere, halakoek aukera izango dute eskabidea aurkez-teko, betiere beka bi baino gehiago jaso ez badituzte.
-
Arte Plastiko eta Ikusmen Arteen modalitatean, deialdi honen aurreko urteetan Bizkaiko Foru Aldundiak modalitate bereko bi beka jaso ez izana, eta, gainera, emandako azken beka 2018ko deialdiaren aurrekoa izatea.
-
Bekak mugatuta daude modalitateari eta eskatzaileen adinari dagokionez; hauek dira mugak:
a) Arte dramatikoa: 1991. urtean edo hurrengoetan jaiotakoak, baldin eta eskabideak aktore trebakuntzarako eta prestakuntzarako badira, eta 1986an edo hurrengoetan jaio ziren, antzerki-zuzendaritza, eszenografia, luminoteknia, soinua eta jantziak modalitateetarako, bai eta zinema-zuzendaritzarako ere.
b) Musika: 1996. urtean edo hurrengoetan jaiotakoak, ahotsaren hobekuntza eta orkestra konposiziorako eta -zuzendaritzarako diren eskabideak izan ezik -horiek 1991. urtean edo hurrengoetan jaiotakoak izan daitezke-.
c) Dantza: 2001. urtean eta hurrengoetan jaiotakoak, baldin eta eskabideak araututako dantzan trebatzeko eta hobetzeko badira eta 1991ean edo hurrengoetan jaio ziren, koreografia-prestakuntzaren modalitatean.
d) Arte plastikoak eta ikusmen-arteak: 1976. urtean edo hurrengoetan jaiotakoak.
Foru Dekretu honen bidez arautzen diren bekak eta laguntzak onuradunei dakarzkien zenbait gastu finantzatzeko erabiliko dira; hain zuzen ere, gastu hauek finantzatzeko:
- Matrikula-gastuak eta jasotako irakaskuntzaren zein eskolen ziozko kuotak.
- Eskatzaileak egiten dituen bidaien gastuak direla-eta, zenbateko hauetara arteko beka eta laguntzengatik baino ez da diru-laguntzarik emango:
1) Euskal Autonomia Erkidegoan —Bizkaian izan ezik— egiten diren proiektuetarako bekengatik: gehienez 400 euro.
2) Estatuaren gainerako lekuetan egiten diren proiektuetarako bekengatik: gehienez 800 euro.
3) Atzerrian egiten diren proiektuetarako bekengatik: gehienez 1.200 euro.
4) Euskal Autonomia Erkidegoan —Bizkaian izan ezik— egiten diren proiektuetarako laguntzengatik: gehienez 75 euro.
5) Estatuaren gainerako lekuetan egiten diren proiektuetarako laguntzengatik : gehienez 150 euro.
6) Atzerrian egiten diren proiektuetarako laguntzengatik: gehienez 250 euro.
- Eskatzaileak egiten dituen ostatu- eta mantenu-gastuak direla-eta, zenbateko hauetara arteko beka eta laguntzengatik baino ez da diru-laguntzarik emango:
1) Bizkaitik kanpoko bekengatik: gehienez 8.000 euro.
2) Bizkaitik kanpoko laguntzengatik: ikastaroaren egun bakoitzagatik 30 euro, gehienez 3.000 euro.
- Proiektua garatzeko beharrezkoak diren materialaren eta tresnen gastuak, soilik arte plastikoen eta ikusmen-arteen modalitateetan. Kanpo geratzen dira gastu hauek: ekipo informatikoak erosteko gastuak, ikus-entzunezko materiala zein ar-gazkilaritzako eta zinematografiako materiala erostekoak.
- Arte plastikoen eta ikusmen-arteen kasuan, proiektua gauzatzeko beharrezkoa den lokalaren errentamendua.
** EPEA:
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 21etik otsailaren 25era izango da, egun bi horiek barne.
2021/02/25
Bizkaiko Foru Aldundia
Rekalde zumarkalea, 3, 2. sol.
48009 Bilbo
Euskadi
Bizkaia
