Euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 4 beka
Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza
Baldintzak:
- Unibertsitateko goi mailako titulazioa edukitzea, batez ere pedagogia, hizkuntzalaritza edo filologia eta soziologia arloetakoa. Nolanahi ere, atzerrian edo Espainiako zentro ez-estataletan eskuratu diren tituluek baliozkotuta edo aintzatetsita egon behar dute eskabidea aurkezten denean.
- Gutxienez, Euskararen C1 ALTE ezagutza-maila ziurtatzen duen honako egiaztagiriren baten jabe izatea: HABEren C1 maila; EGA; IVAPen 3. HE; HEOren C1 maila.
Edukia:
Esleituko den beka bakoitzaren ikerketa-gaiak honakoak izango dira:
- 1. beka: euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edota metodologiko demolinguistikoak.
- 2. beka: generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
- 3. beka: hainbat eremutan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola...) generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edota diskurtso azterketak.
- 4. beka: euskararen biziberritzean emakumeek izan duten rolari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edota ikerketa bibliografikoak eginez).
ZENBATEKOA: Beka bakoitza 7.500 eurokoa izango da.
Epea:
2021/03/19
Kontaktua:
Zuzenean
Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua
Vitoria-Gasteiz
.
Andia, 13
Donostia-San Sebastián
.
Gran Vía, 85
Bilbao
.
Telefonoa: 012
Eremua:
Euskadi
Iturria:
2021-02-19ko 37. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
