Ikasiker lankidetza-bekak ikerketa-gaietan hasi nahi duten unibertsitateko ikasleentzat

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Baldintzak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.

b) Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, 2020ko abenduaren 31n.

c) Unibertsitate-graduaren titulu ofiziala ez edukitzea, edo hura emateko eskaera egin ahal izateko lege-baldintzak ez izatea edo ez betetzea (unibertsitate gradu ofizial batean matrikulatuta badago), edo unibertsitate masterraren titulu ofiziala ez edukitzea, edo hura emateko eskaera egin ahal izateko lege-baldintzak ez izatea edo ez betetzea (unibertsitate master ofizial batean matrikulatuta badago).

d) Graduko edo masterreko ikasketak amaitzeko, gehienez ere 120 kreditu izatea oraindik, edo, bestela, 60 kreditu, graduko edo masterreko ikasketen azken ikasturtean matrikulatuta badago.

e) 2021-2022ko ikasturtean matrikulatuta egotea, ikasturte osorako (gutxienez 60 kreditu). Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko; hortaz, ez dira batuko matrikulan hartzeko kreditu-kopurua betetze aldera. Ikasketa-planaren azken ikasturtea bada, ikasketak amaitzeko gelditzen zaizkion kreditu guztietan matrikulatuta egon beharko du. Gradu edo Master amaierako lanean matrikulatzeko ezinbestekoa bada gainerako kredituak gainditzea, Gradu edo Master amaierako lanari dagozkion kredituak barne hartzen ez dituzten eskaerak onartuko dira. Gradu edo Master amaierako lanari dagozkion kredituetan soilik matrikulatuta egon ahalko du, ikasketa-planeko gainerako kredituak gainditu baditu.

Salbuespen gisa, arduraldi partziala duen eta 60 kreditutan baino gutxiagotan matrikulatuta dagoen eskatzaileak beka eskatu ahal izango du, baldintza hauetako bat betetzen bada:

– % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea eta ofizialki onetsita egotea.

– Familia-unitate bat osatzea, adingabeak edo mendekoak bere kargura dituela.

– Aldi berean ikasi eta lan egitea.

– Goi-mailako kirolaria, teknikaria edo epailea izatea, edo errendimendu handiko kirolaria izatea.

– Presondegietan diren pertsonei buruzko EHUren protokoloa aplikagarri izatea.

– Kanpoko praktikak, curriculumaren barnekoak, egiteagatik jaso dituen kredituak baliozkotu edo aitortzea, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituen uztailaren 11ko 592/2014Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorrita.

– Goi-mailako lanbide-heziketako tituluetako baliozkotu edo aitortu dituen kredituak.

f) Gainditutako kredituen edo irakasgaien gutxieneko batez besteko nota hauek izatea, ezagutza-adarraren arabera:

– Arteak eta Giza Zientziak: 7,50.

– Zientziak: 7,00.

– Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 7,50.

– Ingeniaritza eta Arkitektura: 6,50.

– Osasun Zientziak: 7,00.

g) Beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulaturik ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino urtebete luzeagoa izan. Master ikasketen kasuan beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulaturik ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino luzeagoa izan.

Aldez aurretik egindako ikasketak direla-eta balioztatu diren kredituei dagokienez, ikasketa horietan emandako urteak hartuko dira kontuan zenbaketa horretarako.

h) Oinarrien 1.1 artikuluan aipatutako ikerketa-talde edo -zentroren batek hautatu izana lankidetzan aritzeko.

i) Aurreko ikasturteetan horrelako bekarik jaso ez izana, modalitate berean.

Edukia:

Deialdi honen xedea da Ikasiker lankidetza-bekak ematea, unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten bitartean, lankidetzan aritu ahal izan daitezen, Eusko Jaurlaritzak onartutako EAEko Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroetan (BERC), ikerketa sanitarioko institutuetan (ISI), ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiera BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira.

220 Ikasiker lankidetza-bekaren deialdia egiten da, modalitate hauetan:

  • Ikasturtean zehar, 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarteko aldian (A modalitatea). Horretarako, gehienez 165 beka emango dira, bakoitza 1.800 eurokoa, Euskal Autonomia Erkidegoan, agindu honen 1.1 artikuluan adierazitako ikertalde edo zentroren batean lankidetza eskainiko duen EAEko Unibertsitate Sistemako unibertsitate batean gradu ofizialeko titulazio baten azken bi ikasturteetako batean matrikulatutako ikasleentzat.
  • Udan, 2022ko ekainaren 1etik 2022ko irailaren 30era (B modalitatea). Horretarako, 55 beka emango dira gehienez, bakoitza 600 eurokoa, EAEko Unibertsitate Sistemako edo kanpoko unibertsitate batean gradu ofizialeko edo gradu bikoitzeko titulazio baten azken bi ikasturteetako batean edo unibertsitate-master ofizial batean matrikulatuta dauden ikasleentzat. Ikasle horiek lankidetzan arituko dira Euskal Autonomia Erkidegoan, agindu honen 1.1 artikuluan adierazitako ikertalde edo zentroren batean.
Epea:

2021/09/20

Kontaktua:

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Donostia, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

--

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua

Vitoria-Gasteiz

--

Andia, 13

Donostia-San Sebastián

--

Gran Vía, 85

Bilbao

Telefonoa: 012

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2021-07-16ko 141. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: