'Durango Sortzaileen leku' kultura sormenerako bekak

Deialdia egiten duena:
Durangoko Udala
Baldintzak:
  • Sorkuntza modalitateetan parte hartu ahal izango dute Durangon jaio edota bertan bizi den 18 urteko baino gehiagoko edozein lagunek.
  • Kultura eta Historia Ondarearekin lotutako lanetako partaideek ez dute zertan Durangorekin jatorri edota bizikidetza loturarik izan behar.
  • Banaka edota taldean lehiatu ahal izango da. Horretarako ez da beharrezkoa izango elkarte gisa antolatuta egotea.
Edukia:

Diru-laguntza ematearen xedea:

  • Durangon bizi edota bertan jaiotako pertsonei sormena oinarri duten prozesu zehatzak garatzen laguntzea arlo hauetan: antzerkigintza, ikusizko artea, ikus-entzunezkoak, arte plastikoak, koreografikoak eta kultura proiektuak.
  • Durangoko kultura eta historia ondarea gai duten proiektuak ere lagunduko dira. Durangorekin loturarik ez duten pertsonek ere parte hartu ahal izango dute ildo honetan.
Epea:

2021/09/20

Kontaktua:

Durangoko Udala

Barrenkalea Kalea, 17

48200 Durango (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Durango

Iturria:
2021-07-20ko 137. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: