Barakaldoko gazteen prestakuntzarako dirulaguntzak 2021ean

Deialdia egiten duena:
Barakaldoko Udala
Baldintzak:

Formakuntzaren gastu orokorretarako eta material informatikoak erosteko dirulagun-tzen onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
1. Diru-laguntzaren deialdia onartzen den egunean 18 eta 35 urte bitartean izatea, biak barne.
2. Gutxienez bi urtez Barakaldoko udalerrian erroldaturik egotea dirulaguntzaren deialdia onartzen den egunean.
3. 3. artikuluan adierazitako ikasketetako batean matrikulatuta egotea. Horretarako, aipatutako ikasketetan matrikulatu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Matrikula onartzeko, gutxienez ezarritako kredituen % 50 osatzen duten ikastaroko hiru irakasgai barne hartu behar ditu gutxienez, ikasturte ezberdinei badagozkie ere.

Edukia:

Deialdian zehazten diren gastuei aurre egiteko emango ditu Udalak dirulaguntzak.

Epea:

2021/09/30

Kontaktua:

Barakaldoko Udala
Herriko Plaza, 1
48901 Barakaldo - Bizkaia

T. 944789200

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Barakaldo

Iturria:
2021-08-17ko 157. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
Erlaziodun Loturak: