Hautapen prozedura Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Nafarroan

Deialdia egiten duena:
Nafarroako Gobernua
Baldintzak:

Berariazko baldintzak:

  •  Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo dagokion gradua izatea.

Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

  •  Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea. Honela frogatuko da prestakuntza hori:

1.–Edukitzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen lanbide arautuetan jarduteko gaitzen duen unibertsitateko master titulu ofiziala.

2.–Egiaztatzea ezen honako baldintza hauetako bat lortu dutela 2009ko urriaren 1a baino lehen:

–Edukitzea Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala, Irakaskuntzarako Gaikuntza Agiria edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria.

–Edukitzea Maisu-maistra titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diploma, Lehen Hezkuntzako maisu-maistrarena eta Pedagogia eta Psikopedagogiako lizentzia, edo baliokidea den eta prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa duen lizentzia edo titulazioa.

3.Irakasle jardun izana, 2008-2009 ikasturtea bukatu baino lehen, 12 hilabetez gutxienez, behar bezalako baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan, Lanbide Heziketan edo Hizkuntzetako Eskola Ofizialetan, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

  • Euskara espezialitateko lanpostuetarako izangaiek, horrez gain, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo baliokidea izan beharko dute.
Edukia:

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

IREKIA

ERRESERBAKOA

GUZTIRA

Alemana

Gaztelania

3

 

3

Euskara

Euskara

4

 

4

Frantsesa

Gaztelania

2

 

2

Ingelesa

Gaztelania

8

1

9

Italiera

Gaztelania

1

 

1

Epea:

2021/02/08

Kontaktua:

Hezkuntza Departamentua
Santo Domingo kalea z/g

31001 Iruña

Eremua:

AE gainerakoa

Comunidad Foral de Navarra

Iturria:
2021-01-13ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: