Gazteen artean hausnarketa sustatzeko ETIKASI programa: Belfasterako eta Aurchwitzerako bidaiak ikasle gazteentzat

Deialdia egiten duena:
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritza eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean
Baldintzak:

Lehen taldea:

EAEkoeskoletako Batxilergoko lehen mailako ikasgela bateko ikasleakaurkeztu daitezke kategoria honetan. Ikasleek giza eskubideak lantzen dituen bideo motz bataurkeztu beharko dute. Eskola bakoitzak bi eskaera aurkezteko aukera izango du gehienez (bat gela bakoitzeko).

Bideoetan, proposatutako gaiari buruzko hausnarketak ezagutarazi behar dira, ondorengo galderetako bati edo gehiagori erantzuna emanez:

  • Zer dira giza eskubideak?
  • Giza eskubideen urraketaren bat identifikatu dezakezu zure inguruan? Zein?
  • Zer da zure ustez giza eskubide urraketa guztiek amankomunean dutena?

Ikasle taldeen izen ematea otsailaren 25era arte izango da. Film laburra 2020ko martxoak 13ra arte aurkeztu daiteke YouTuben. Parte hartzaileei posta elektroniko helbide bat jakinaraziko zaie parte-hartze eskaera bidali dezaten.

Bigarren taldea:

18 eta 30 urte bitarteko EAEko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko karrerako ikasleek izango dute parte hartzeko aukera. Ikasleeklau dokumentu bidali behar dituzte izena emateko: egiten ari diren ikasketetan onartuak izanaren ziurtagiri bat; eta bestalde, euren interes, jakin-minak, bizipenak eta bizikidetza eta giza eskubideekin erlazionatutako motibazioak jasotzen dituen motibazio eskutitz bat. Eskutitza euskaraz edo gaztelaniaz idatzi daiteke.

Bestalde,giza eskubideei buruzkoberaiek egindako hausnarketa batere bidali beharko dute (900 hitzekoa gutxienez eta 1.500 gehienez). Azkenik, ingeleseko FCE-B2 maila frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Giza eskubideei buruzko hausnarketa pertsonal eta kritikoaMartxoak 8ra arte izango dute izen emateko epea. Parte hartzaileei posta elektroniko helbide bat jakinaraziko zaie parte-hartze eskaera, motibazio eskutitza eta gaiaren hausnarketa pertsonala bidali ditzaten 2020ko martxoaren 13a baino lehen.

Edukia:

Programaren helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da, kontzentrazio esparrua izateagatik markatuta gelditu diren hiri edo Ipar Irlanda bezalako indarkeria gordina jasandako zonalde diren Europako leku ospetsuetara bisita hezitzaileak eginez. Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren ikuspuntutik, zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jazotako gertakizun traumatikoei buruzko istorioak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra dauka. Mundua beste begirada batetik ikustea eta beste pertsonen lekuan jartzea ahalbidetzen digu.

Bisita hauek bost eguneko iraupena izango dute gehienez eta bi talderi eskainiko zaizkie:

Lehen taldea: Lau eguneko Auswichtzerako bisitarako, Batxilergoko 1. mailako ikaslez osatutako taldeentzako30 plaza eskainiko dira gehienez (EPEA: 2020/02/25).

  • Bigarren taldea: Bost eguneko Belfasterako bidaiarako, Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako eta Unibertsitateko karrerako ikasleentzat 30 plaza eskainiko dira gehienez (EPEA: 2020/03/08).

Hiru probintzietako ikasleek Etikasi Programan parte hartuko dutela ziurtatzeko, plaza kopuru zehatz bat gordeko da Euskadiko Hiru Lurralde Historiko bakoitzeko (hau da, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako) gazteentzat bidaia guztietan. Plaza kopurua eta programaren finkatzea urtero zehaztuko da, aurrekontuek ahalbidetzen dutenaren arabera eskaintza eta deialdia finkatuz.

Epea:

2020/03/08

Kontaktua:

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Telefonoak: 943429767 / 688737097 (Leire)

bakea@egk.eus
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: