Auzolandegiak 2020: BERTAN BERA UTZI DA AURREINSKRIPZIOA

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
Baldintzak:
  •  Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea agindu hau EHAAn argitaratu baino lehen.
  •  Europar Batasunekoak ez diren atzerritarren kasuan, dagokien bizileku-baimena izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea agindu hau EHAAn argitaratu baino lehen.
  •  Eskatutako auzolandegia egiteko adierazitako adina izatea auzolandegia hasten den egunean.
  •  Guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren baimena izatea, eskaera egiteko orduan emantzipatu gabeko gazteen kasuan.
  •  Eskaera adierazitako garaian eta moduan egin izana.
  •  «Auzolandegiak» programan izena emateko kuota ordaindu izana.
  •  Adingabeekiko harremana izatea eskatzen duten ekintzak dituzten auzolandegien kasuan, sexu-delituengatiko kondenarik ez izatea. Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, delitu horiengatiko zigorrik jaso ez dutela egiaztatzeko; eta, atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdeak ziurtatutako antzeko irismena duen dokumentua. Halakorik ez badago, herrialdeak igorritako zigor-aurrekarien egiaztagiri baliokidea aurkeztu beharko dute, non ez dagoen sexu-delitugileei dagokien aipamenik.
  •  Ezin izango dute izena eman azken hiru deialdietako batean plaza bat esleitu eta auzolandegira joan ez diren pertsonek, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzari uko egin diotela jakinarazi dioten pertsonen kasuan izan ezik.
  •  Dibertsitate funtzionaleko plazak Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako gazteentzat gordeko dira.
Edukia:

AURREINSKRIPZIOA:

Epea apirilaren 1ean, 00:00tan, zabalduko da eta apirilaren 22an, 23:59tan, itxiko da. Bertan ondorengo datu mota eskatuko dira: helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, etab.

  • Ez da galdetuko eskatzaileak nora joan nahi duen, aniztasun funtzionala duten eskatzaileei izan ezik.
  • Pertsona bakoitzak izenemate bat baino ezin izango du egin.

OHARRA: Egungo osasun krisi dela eta, ezin da bermatu auzolandegiak aurreikusi bezala egingo direnik.

Epea:

2020/04/22

Kontaktua:

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua

Vitoria-Gasteiz

.

Andia, 13

Donostia-San Sebastián

.

Gran Vía, 85

Bilbao

.

Telefonoa: 012

gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu