Ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako laguntza berriak emateko eta aurrekoak berritzeko deialdia (2020-2021 ikasturtea)

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Baldintzak:

Sozietatearen egoitza EAEn duen unibertsitate batekin, ikerketa-zentro batekin, osasun-ikerketako zentro batekin edo Ikerbasque fundazioarekin Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sisteman sartzeko kontratua sinatzen duen ikertzaile doktorea izango da laguntza hauen onuraduna.

Edukia:

Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntzarako programetan izango diren ikertzaile doktoreentzako eta 2020-2021 ikasturtean atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri nahi dira. Deialdiak barne hartzen ditu bai laguntza berriak eta bai 2019-2020 ikasturterako emandako laguntza-berritzeak.

Programan honako jarduteko ildo hauek biltzen dira:

a) Laguntza berrien lerroa, zeinaren bidez finantzatzen baitira ikertzaile doktoreen kontratu berriak ikerketa-arlo orokorretan.

 

b) Berritzeen lerroa, zeinaren bidez berritzen baitira 2019-2020 deialdian emandako laguntza berriak eta lehenengo berritzeak.

 

c) Laguntza berrien lerroa, zeinaren bidez finantzatzen baitira ikertzaile doktoreen kontratu berriak ikerketa-arlo espezifikoetan.

 
Epea:

2020/09/07

Kontaktua:

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua

Vitoria-Gasteiz  

.

Andia, 13

Donostia-San Sebastián

.

Gran Vía, 85

Bilbao

.

Telefonoa: 012

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2020-07-30eko 149. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: