Gazteriaren Foru Transpirenaikoa, Pirinioetako Lan Elkarteak antolatuta: PARTEHARTZAILEEN HAUTAKETA

Deialdia egiten duena:
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Edukia:

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) deialdi berri bat egin dute Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) lurraldeek antolatutako Gazteriaren Foru Transpirenaikoan parte hartuko duten 12 gazte aukeratzeko. 18 eta 30 urte bitarteko hautagaiek izena emateko epea urtarrilaren 20an amaituko da.

Mugaz gaindiko forurako aukeratuen zeregina topaketa telematikoetan eta 2021ean egingo den aurrez aurreko topaketetan parte hartzea izango da. Bertan, partaide bakoitzaren lurraldeek pairatzen dituzten beharrei buruzko iritziak emango dira eta gabezia horiek arintzeko neurriak proposatuko dira Pirinioetako Lan Elkartea deritzonaren Pirinioetako estrategiaren barruan (2018-2024).

Esan bezala, Forua aurrez aurreko topaketa batekin amaituko da maiatzean. Bertan, lurralde bakoitzeko parte-hartzaileak aurreko bileretan eztabaidatu eta adostutako ideien bozeramaileak izango dira eta hausnarketa zein ekarpen guzti horiek eremu guztietako politikariekin trukatzeko aukera egongo da. Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Nouvelle-Aquitaine eta Okzitania dira erakunde honetako kideak.

EGK-n euskal gazteriaren errealitatea irudikatzeko askotariko profilak bilatuko dituzte. Aukeratutako pertsonen artean lider deituriko bozeramaileak egongo dira eta frantses maila altua izan beharko dute.

Epea:

2021/01/20

Kontaktua:

Telefonoak: 943429767 / 688 676 099

partehartze@egk.eus
Eremua:

Europa

Frantzia

Irudiak: