Aparteko dirulaguntzetarako deialdia: dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak covid-19ak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta

Deialdia egiten duena:
Lanbide. Euskal Enplegu Zerbitzua
Baldintzak:

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

  • Jarduera eteteagatik aparteko prestazioa ematea onartzen duen ebazpena; prestazio horren hartzaile izango dira COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean dauden pertsonak.
  • Negozio-lokalaren errentamendu-kontratua.
  • Hala badagokio , Ondasun-erkidegoa edo Sozietate Zibila eratzearen egiaztagiria.
Edukia:

Xedea

Nola eman behar diren norberaren konturako langileentzako eta langile autonomoentzako laguntzak, zuzeneko galera ekonomikoa arintzea xede dutenak arautzea; laguntzen hartzaileek jarduera ekonomikoa etenda izan behar dute COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta, eta laguntza hauek jarduerari eusten laguntzeko emango zaizkie.

Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzak gehienez,  3.000 euroko laguntza jasoko du.

Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten bazkideen kasuan, dirulaguntza ez da inola ere 3.000 euro baino handiagoa izango kide guztientzat. Formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer dirulaguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 3.000 euroei.
Diruz lagundu ahal izango dira gastuak.

a) Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian norbere konturako langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak.

b) Negozio-lokalen errentamendua, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide. Coworking-espazioak deialditik kanpo geratzen dira.

Epea:

2020/09/30

Kontaktua:

Servicio de Atención a la Ciudadanía: 945 160 600 / 630305452

Servicio de Atención a Entidades y Empresas: 945 160 601

.

Ohar garrantzitsua: Elektronikoki egindako izapide guztiak normaltasunez egin daitezke.

personas.emprendedoras@lanbide.eus
Eremua:

Euskadi

Iturria:
2020-04-15eko 71. EHAA. Ohar garrantzitsua: Laguntza honen araudia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2020ko apirilaren 15ean argitaratuko da. Eskabideak 2020ko apirilaren 16tik aurrera aurkeztuko dira.
Irudiak: