Etxebarriko merkataritza, ileapaindegi eta ostalaritzako establezimenduei dirulaguntzak COVID-19ren bila-kaeraren ondoriozko egoerak arintzeko

Deialdia egiten duena:
Etxebarriko Udala
Baldintzak:

1. Diru-laguntza eskatu ahal izango dute diru-laguntza ematea ahalbidetzen duten merkataritza-jarduerak, ileapaindegiak eta ostalaritza-jarduerak egiten dituzten eta legez egiaztatuta dauden ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek edo nortasun juridikorik gabeko bestelako erakunde ekonomikoek, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Jarduera ekonomikoa pertsona autonomo batek, mikroenpresa batek edo enpre-sa txiki batek egitea. Eskakizun hori erantzukizuneko adierazpen baten ondoren justifikatuko da, zeina aurkeztutako eskabidean jasoko baita, deialdi honen 8. puntuan eskatutako dokumentazioarekin batera.

b) Alarma-egoerak ezarritako establezimenduaren itxierak eragindako jarduera ez da konpentsatu fakturazioaren gehikuntzarekin, eskatzailearen online edo telefo-no bidezko negozio-bolumena handituta.

c) Eskabidea aurkezteko unean Gizarte Segurantzako erregimenean edo dagokion mutualitate profesionalean eta Ogasunean alta emanda egotea.

d) Jarduera garatzeko lokala Etxebarriko udalerrian egotea, hirigunearen barruan.

e) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako zirkunstantzietako batean ez egotea, eta, bereziki, Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko zerga-be-tebeharrak egunean ez izatea.

f) Etxebarriko Udalarekin zorrik ez izatea. Baldintza hori eskaera aurkezten den egu-netik diru-laguntza ordaintzen den egunera arte bete behar da, hala badagokio.

g) Etxebarriko Udalak aurretik emandako edozein diru-laguntza justifikatu izana, betiere justifikatzeko epea amaitu bada.

h) Ondasun-erkidegoen, sozietate zibilen edo pertsona juridikorik gabeko beste erakunde ekonomiko batzuen kasuan, kargu-jartzaile ahalordedun bat izendatu behar da, ondasun-elkartzeari edo -erkidegoari dagozkion betebeharrak betetzeko nahikoa ahalorde izango dituena. Era berean, eta DLO-ren 11.3 artikuluan aurreikusitako baldintzetan, ondasunen elkartzea edo erkidegoa ezin izango da desegin DLOren 39. eta 65. artikuluetan aipatzen den preskripzio-epea igaro arte. Era berean, diru-laguntza emanez gero, ebazpenean jasoko dira erakunde onuraduneko kideen partaidetzaren ehunekoak, diru-laguntza ematetik eratorri-tako eskubideetan eta betebeharretan parte hartuko duten kopuruaren arabera.

2. Kanpo geratzen dira administrazio publikoak, haien erakunde autonomoak, enpresa publikoak eta beste erakunde publiko batzuk, bai eta elkarteak, fundazioak eta, oro har, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta langile autonomo laguntzaileak ere.

3. Edozein administraziok edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin batera emandako diru-laguntzaren zenbatekoak ezin izango du inola ere gainditu jardueraren diru-sarreren murrizketa, koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz.

Edukia:

Deialdia honen xedea lehenbailehen konponbide bila ekitea da eta COVID-19ak era-gindako krisi ekonomikoaren ondorioei irtenbidea bilatzea. Horretarako Etxebarri uda-lerriko jarduera ekonomikoa bultzatzeko helburua ezarri da merkatari txikiei likidezia ahalbidetuz, ileapaindegiei eta udalerriko ostalaritza jarduerei, Espainiako Gobernuak agindutako alarma egoera dela eta derrigorrez udalerrian bere jarduera hirigunean burutzen duten establezimendua itxi behar izan dutenei. Deialdi hau establezimendu hau laguntzeko asmoz argitaratzen da, enpresari gisa dituzten betebeharretan laguntzeko, jarduera eta enplegua mantentzeko eta bapateko diru-sarrera jaitsiera moteltzeko.

1.000 euroko zenbateko finkoa emango da saltoki, ileapaindegi edo ostalaritza-jar-duera bakoitzeko, bai beren kargura lana duten edo ez duten pertsona fisiko eta juri-dikoentzat, bai egiten duten jardueran eragina izan badu martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen duenak, ezarritako establezimenduen itxierak.

Epea:

2020/06/03

Kontaktua:

Etxebarriko Udala

Sabino Arana, 1A

48450 Etxebarri (Bizkaia)

sac@etxebarri.eus
Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Etxebarri

Iturria:
2020-05-06ko 84. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: