Dirulaguntzak Covid-19ak sortutako krisi ekonomiko eta sozialak eragindako euren kontura lan egitenduten langileentzat, edo autonomoentzat eta mikro-enpresentzat - Hondarribia

Deialdia egiten duena:
Hondarribiko Udala
Baldintzak:

Dirulaguntza honen onuradunak izan daitezke euren kontura lan egiten duten pertsonak edo autonomoak eta 10 langile baino gutxiago lanean dituzten enpresa txikiak, urteko negozio bolumena ez bada 2 milioikoa baino handiagoa.

Edukia:

Deialdi honen helburua da onartzea zenbait arau berezi, arautuko dutenak zuzenean presazko laguntza batzuk ematea euren kontura lan egiten duten pertsonentzat edo autonomoentzat eta mikroenpresentzat, jarduerak etenda badituzte martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan –Covid-19ak sortutako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzeari buruzkoan– aurreikusitakoaren arabera, edo jarduerari eutsi badiote, haien fakturazioa 2019 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoetan fakturatutako batez bestearen aldean %¿50eko kopuruan baino handiagoan murriztu bada.

Laguntza hauen xedea da euren kontura lan egiten duten pertsonei, autonomoei eta mikroenpresei laguntzea, negozio edo merkataritza jarduera baten titulartasun, gauzatze eta garapenaren ondoriozko funtzionamenduzko gastu finkoei aurre egiteko, jarduera eten edo kaltetua gertatu bada haien sarreretan %¿50 baino gehiago murrizketa baino handiagoa izan delako 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartzearen ondorioz, horrela, nahitaezko itxialdi epea bukatzean, ahalik eta lasterren berrekin diezaioten haien jarduera ekonomikoari.     

Epea:

2020/06/07

Kontaktua:

Hondarribiko Udala

Kale Nagusia, 20

20280 Hondarribia (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Hondarribia

Iturria:
2020-05-07ko 84. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: