COVID-19ak Balmasedan izan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko ezohiko premiazko laguntzak

Deialdia egiten duena:
Blamasedako Udala
Baldintzak:

— COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko deklaratutako alar-ma-egoeraren ondoriozko jarduera-eteteari aurre egiteko ezohiko prestazioaren titular izatea, martxoaren 17ko 8/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 17. artikuluan araututakoa. Bestela, egiaztatzea apirileko fakturazioak gutxienez %30eko jaitsiera izan duela aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

— Alta emanda egotea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan. Hori ofizioz egiaztatuko da EJZren erroldan.

— Egoitza sozial eta fiskala Balmasedan egon beharko dira, herritarrei arreta ematen dieten eta kalean dauden establezimenduen titularren kasuan izan ezik: horiei dagokienez, soilik egiaztatuko da egoitza soziala Balmasedan dagoela (txikizkako merkataritza, ostalaritza, ile-apaindegiak, etab.).

— Gizarte Segurantzarekiko, Bizkaiko Foru Ogasunarekiko eta Balmasedako Udala-rekiko zor guztiak ordainduta edukitzea.

— Jarduera hauek baztertu egingo dira:

• Loteriekin, apustuekin eta gainerako zorte-, enbido- eta zori-jokoekin lotutako profesionalak (taldea: 87).

• Joko-kasinoak, bingo-jokoak, dibertimenduzko jokoak eta zorikoak, dibertimen-duzko aretoak eta joko-aretoak eta bestelako makina automatikoak (epigra-feak: 969.2, 969.3, 969.4, 969.6 eta 969.7).

• Notarioak (epigrafea: 733):

• Farmaziak (EJZ epigrafea: 6521): medikamenduen eta osasun eta higiene pertsonaleko produktuen txikizkako merkataritza.

— Ekitaldian zehar kontratatutako langileen batez besteko kopurua ez izatea 10etik gorakoa.

— Eskaeraren aurreko urteko salmentek edo aktibo totalak 2 milioi euroko muga gainditu ez izana.

— Sektorearen arabera administrazio eskudunak jarduerari berriro ekitea baimentzen duenean, jarduerari gutxienez hiru hilabetez eusteko konpromisoa hartzea.

— Martxoaren 14an kontratatutako pertsonen araberako laguntza aldakorraren eskaeraren xede izan diren kontratuak mantentzeko konpromisoa hartzea, gutxienez hiru hilabetez, behin alarma-egoera amaitzen denean edo administrazio eskudunak jarduerari berriro ekitea baimentzen duenean sektorearen arabera.

Edukia:

Laguntzak pertsona edo erakundeei zuzendutako 2 ildotan banatuko dira:

A. Pertsona edo erakunde horiek onetsita eduki beharko dute COVID-19aren ondoriozko jarduera-eteteagatiko ezohiko prestazioa, bai haien jarduera eten bada 463/2020 ED aplikatzeagatik edo bai prestazioaren eskaeraren aurreko hilabetean fakturazioak gutxienez %75ean behera egin badu 2019ko irailetik 2020ko otsailera bitarteko seihilekoaren hileroko batezbestekoaren aldean.

A.1. Finkoa. Jarduera merkataritza- edo industria-lokal batean burutzen dutenak: 1.000,00 euro.

A.2. Finkoa. Jarduera merkataritza- edo industria-lokal batean burutzen EZ dutenak: 300,00 euro.

A.3. Aldakorra. 2020ko martxoaren 14an kontratatuta zituzten pertsonen arabera: 200,00euro lanaldi osorako kontratatutako pertsona bakoitzeko. Gehienez 1.000 euro.

B. Jarduera eten ez duten arren apirileko fakturazioan gutxienez %30eko jaitsiera izan dutenak aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta, horrez gain, ez dutenak onetsita COVID-19aren ondoriozko jarduera-eteteagatiko ezohiko prestazioa:

B.1. Finkoa. Jarduera merkataritza- edo industria-lokal batean burutzen dutenak: 300,00 euro.

B.2. Finkoa. Jarduera merkataritza- edo industria-lokal batean burutzen EZ dutenak: 200,00 euro.

B.3. Aldakorra. 2020ko martxoaren 14an kontratatuta zituzten pertsonen arabera: 100,00 euro lanaldi osorako kontratatutako pertsona bakoitzeko. Gehienez 500 euro.

Epea:

2020/05/28

Kontaktua:

Balmasedako Udala

San Severino Plaza, 1

48800 Balmaseda (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Balmaseda

Iturria:
2020-05-14ko 90. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: