COVID-19-ak eragindako alarma-egoeragatik autonomoentzako eta enpresa txikientzako diru-laguntzak Areatzako Udalean

Deialdia egiten duena:
Areatzako Udala
Baldintzak:

Laguntzak jaso ahal izango dituzte alarma-egoera indarrean jarri zen egunean baldintza hauek betetzen zituzten pertsona autonomoek eta enpresa txikiek:

a) Jarduera Areatzan egitea eta garatzea.

b) Euren jarduera alarma-egoeragatik eten bada, edo alarma-egoeraren ondorioz euren fakturazioa murriztu egin bada, hain zuzen ere %40 edo gehiago aurreko urteko batez besteko fakturazioarekin alderatua. Jarduera hori ez badute aurreko urte osoan egin, jarduera-aldiko batez besteko fakturazioa hartuko da kontuan.

Edukia:

Laguntzen bidez, Areatzako autonomoei eta enpresa txikiei lagundu nahi zaie alarma-egoera indarrean jartzearen ondorioz pairatzen dituzten zailtasunak gainditzen.

Epea:

2020/06/30

Kontaktua:

Areatzako Udala

Gudairen Plaza, 7

48143 Areatza (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Areatza

Iturria:
2020-05-18ko 92. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: