Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Berezian izena emanda dauden eta txikizkako merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzuetan jarduten duten pertsonei laguntzak, koronabirusaren (COVID-19) pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren aurrean Gordexolan

Deialdia egiten duena:
Gordexolako Udala
Baldintzak:

Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Berezian izena emanda dauden pertsonak, Gordexolako jarduerari esklusiboki atxikitako lokala dutenak eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak eragindako jardueretako bat izateagatik itxi behar izan dutenak. Errege-dekretu horren bidez, COVID-19-k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zen.

Edukia:

Laguntza horien helburua da koronabirusaren (COVID-19) bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzea, Gordexolako udalerrian jarduera eten behar izan duten txikizkako mer-kataritza-establezimenduetan, ostalaritza-establezimenduetan eta langile autonomoek zuzentzen dituzten zerbitzuetan.

Epea:

2020/06/01

Kontaktua:

Gordexolako Udala

Molinar enparantza, 1
48192 Gordexola (Bizkaia)

udala@gordexola.eus
Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Gordexola

Iturria:
2020-05-18ko 92. Bizkiako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: