Txikizkako merkatariei, ostalariei, eta egoitza eta/edota jarduera Basaurin duten beste autonomo eta mikroenpresa batzuei laguntza ekonomikoak ematea, COVID-19a dela eta ezarritako alarma-egoeraren ondorioak arintzeko

Deialdia egiten duena:
Basauriko Udala
Baldintzak:

Laguntza hauen onuradunak izango dira txikizkako merkatariak, ostalaritza-establezimenduak, autonomoak, mikroenpresak (hamar langile edo gutxiago dituztenak, beren izaera juridikoa edozein izanda ere) eta beste zerbitzu eta profesionalak (baldin eta Basaurin jarduten badute, edo, beste udalerri batean jardun arren, eskaera egiten duen erakunde edo pertsonaren saltoki edo zerbitzua emateko puntu bakarra Basauriko udal mugartean badago), hain zuzen ere, COVID-19agatiko alarma-egoeraren ondorioz honako egoera batean daudenak:

a) Beren jarduera etenda egotea.

b) Jardunean egon arren, apirileko fakturazioa, aurreko seihilekoko batezbestekoarekin alderatuta, %75 edo gehiago gutxitu izana, eta martxoaren 14ko 463/2020 EDan xedatutakoarekin bat. Pertsona fisiko edo juridikoak ez badarama 6 hilabete altan, jardunean egondako aldiko fakturazioa zenbatetsiko da.

Edukia:

Deialdi honen xedea da txikizkako merkatariei, ostalariei eta egoitza eta/edo jarduera Basaurin duten beste autonomo eta mikroenpresa batzuei laguntza ekonomikoak ematea, COVID-19a dela eta ezarritako alarma-egoeraren ondorioak arintzeko.

Epea:

2020/06/03

Kontaktua:

Basauriko Udala

Kareaga Goikoa, 52

48970 Basauri (Bizkaia)

Telefonoa: 94 466 63 00

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Basauri

Iturria:
2020-05-19ko 93. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: