COVID-19-ak eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko Areatzako herritarrei eta familiei zuzenduriko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Areatzako Udala
Baldintzak:

Laguntza hauek jaso ahalko dituzte 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 30era bitartean lan-kontratu bat izatetik langabezia-egoeran egotera igaro direnek, langabezian egoteko arrazoia COVID-19a denean, izan enpresan ABEEE bat aplikatu delako edo behin betiko kaleratze bat eman delako. Horrez gain, baldintza hauek bete beharko dituzte:

— Areatzan erroldatuta egotea eta bertan izatea ohiko etxebizitza (2020ko martxoaren 14an bertan egon behar ziren erroldatuta).

— Eskatzailea langabezia-egoeran edo Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espediente (ABEEE) batean egotea edo egon izana, martxoaren 14tik aurrera, COVID-19aren eraginez.

— Martxoaren 14a baino lehen lanaldi oso edo partzialeko lan-kontratu bat izatea.

— Hileroko diru-sarrerak, langabezia-saria barne, pertsonako 1.100 euro garbi baino txikiagoak izatea, edo 2.200 euro garbi baino txikiagoak, bizikidetza-unitateko.

— 2019an, onuradunaren urteko diru-sarrera osoak ez izatea Lanbide arteko Gutxieneko Soldata halako 2,5 baino handiagoak (31.500 euro gordin) edo 63.000 euro baino gehiagokoak, bizikidetza-unitateko.



Edukia:

Deialdi honen xedea da COVID-19ak eragindako langabezia-egoeretan laguntzea, izan enpresan ABEEE bat aplikatu delako edo behin betiko kaleratze bat eman delako, alarma-egoera indarrean sartzeak ekarri dituen zailtasun ekonomikoei aurre egin ahal izan diezaieten.

Epea:

2020/06/30

Kontaktua:

Areatzako Udala

Gudairen Plaza, 7

48143 Areatza (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Areatza

Iturria:
2020-06-17ko 114. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: