Toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzak Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan

Deialdia egiten duena:
Lanbide. Euskal Enplegu Zerbitzua
Baldintzak:

Deialdi honetako laguntzen onuradun izan daitezke, aldez aurretik berariazko eskaera egin ondoren, I. eranskinean zerrendatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak edo horien mendeko toki-garapeneko agentziak, baldin eta nortasun juridikoa badute.

Langabeziaren eragina bereziki nozitu duten udalerriak dira; haietan, 2020ko apirileko datuen arabera, 30 urtetik beherako gazteen langabezia-tasa % 13koa edo handiagoa zen, eta adin-tarte horretako 10 pertsona edo gehiago zeuden langabezian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa erregistratutako langabeen estatistika-fitxategiaren datuen arabera. Udalerri horiez gainera, onuradun dira hiru lurralde historikoetako hiriburuak.

Erakunde bakar bat izan daiteke onuradun udalerri bakoitzean, hau da, udala lehentasunez, edo toki-garapeneko agentzia. Toki-garapeneko agentziaren jarduera-eremua udalerri bat baino gehiagokoa baldin bada, dirulaguntzen onuradun izan daiteke udalerri horietan erroldatutako pertsonei egindako kontratuengatik eta udalerri bakoitzari esleitu zaion aurrekontuaren mugaraino, baldin eta udalek ez baldin badute dirulaguntzarik eskatu.

.

Deialdi honen babesean kontratatuko gazteek bete beharreko baldintzak

 

Baldintza hauek bete behar dituzte dirulaguntzen azken hartzaile izango diren gazteek:

 

 

a) 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.

 

b) Enplegu-eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izan behar dute.

 

c) Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egon behar dute.

 

d) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean bizi behar da, eta, zehazki, dirulaguntzaren eskabidean adierazitakoan.

 
Edukia:

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazteen Bermeko Sisteman izena emanda dauden gazte langabeak kontratatzeagatik emango zaizkien laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, lanbide-eskarmentua eskuratu eta gazte horien enplegagarritasuna sustatzeko neurriak baitira kontratazioak.

Epea:

2020/08/02

Kontaktua:

Herritarrei arreta emateko Zerbitzua: 945 160 600 / 630305452

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 60

personas.emprendedoras@lanbide.eus
Eremua:

Euskadi

Iturria:
2020-07-02ko 129. EHAA.
Irudiak: