Laukizen COVID-19aren eraginari aurre egiteko aparteko eta premiazko laguntza ekonomikoak

Deialdia egiten duena:
Laukizko Udala
Baldintzak:
  1. Laukizen, txikizkako edo ostalaritzako saltoki baten titularra den edozein pertsona, bere forma juridikoa edozein dela.
  2. Merkataritza eta ostalaritza ez diren bestelako sektoreetako banakako langile autonomoak, helbide fiskala udalerrian dutenak.
Edukia:

Deialdi honen xedea da Laukizen zabalik dauden txikizkako saltegi eta ostalaritzako establezimenduei eta helbide fiskala udalerrian duten autonomoei zuzenduriko aparteko eta premiazko laguntza ekonomikoak ematea COVID-19aren ondorioz ezarritako Alarma Egoeraren ondorioei aurre egiteko. Besteak beste, laguntza hauen xedea osasun-araudi berria betetzeko lokaletan egokitzapenak egin behar izan dituztenei gastuetan laguntzea da, bai eta establezimenduak itxita egon diren bitartean sorturiko zarama, ur, errenta, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, eta abarren ordainketak arintzea, eta establezimenduak bezeroentzat nahiz langileentzat higiene eta osasun berme guztiekin zabaldu ahal izateko osasun-materiala eta norbanakoa babesteko ekipamenduak erosteko laguntzak ematea, etab.

Laguntzen gehieneko zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.

Epea:

2020/09/24

Kontaktua:
Laukizko Udala
Lauaxeta Plaza z/g
48111 - LAUKIZ
Tlf.: 946151051
 
 
udala@laukiz.eus
Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Laukiz

Iturria:
2020-08-24ko 161. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Irudiak: