COVID-19k txikizkako merkataritzan, ostalaritza-establezimenduetan eta autonomoetan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko dirulaguntzak Larrabetzuko Udalean

Deialdia egiten duena:
Larrabetzuko Udala
Baldintzak:

Onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Banakako zerbitzua ematen duten saltoki txikizkari edo autonomoak:

  •  Jarduera kaltetua izan bada martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera: jarduera aldi baterako itxi behar izan bada edota jarduera modu iraunkorrean murriztu bada eta jarduera horren diru-sarrerak %75 baino gehiago jaitsi badira alarma-egoera ezarri aurretiko seihileko naturalean egindako batezbestekoari dagokionez. Jarduerak ez badaramatza altan diru-sarrerak akreditatzeko beharrezko sei hilabeteak, jarduera-aldia hartuko da kontuan batezbestekoa egiteko.
  • Larrabetzuko aritzeko gaikuntza-titulua izatea.
  • 2020ko Martxoaren 14an autonomoetan alta hartuta izatea.
  • Alarma-egoerak ezarritako aldi baterako itxiera dela eta kaltetutako jarduerak ez badu hazkunderik izan fakturazioan, eskatzailearen online edo telefono bidezko negozioa hazteari esker. — Larrabetzuko Udalari ordaindu beharrezko zergak egunean izatea.

b) Ostalaritza-establezimenduak

  • Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak adierazitakoaren arabera jarduera kaltetua egon izana.
  • Larrabetzun jarduera burutzeko gaikuntza-titulua izatea.
  • 2020ko martxoaren 14an autonomoetan alta hartuta izatea.
  • Larrabetzuko Udalari ordaindu beharrezko zergak egunean izatea.
Edukia:

Deialdi honen helburua da COVID-19ak sortutako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoera ezartzeagatik gertatutako kalte ekonomikoen talka murrizteko laguntza ekonomikoak ematea. Dirulaguntza saltoki txikizkari, ostalaritza-establezimendu eta autonomoei zuzendutakoa da, beti ere deialdi honetako ezarritako baldintzak betetzen dituen banakako zerbitzua ematen badute.

Onuradun bakoitzak gehienez 950 euro jasoko ditu.

Epea:

2020/09/30

Kontaktua:

Larrabetzuko Udala

Askatasuna Plaza, 1,

48195 Larrabetzu -Bizkaia

T.  944 55 70 09

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Larrabetzu

Iturria:
2020-09-03ko 169. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: