Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko itxita dauden komertzio txiki, ostalaritza establezimendu, autonomo nahiz enpresa txikientzako diru laguntzak Idiazabalgo Udalean

Deialdia egiten duena:
Idiazabalgo Udala
Baldintzak:

1. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte 2020ko martxoaren 14an baldintza hauek betetzen zituzten enpresaburu indibidualek, profesionalek eta enpresa txikiek: 

— Idiazabalen egiten badute enpresa-jarduera.

— Alarma-egoerak jarduera nagusia eten badu edo fakturazioa murriztu egin bada 2020ko apirila eta maiatzean bi hilabeteetako fakturazioen batuketan, % 40 edo gehiago alarma-egoeraren ondorioz, fakturazio hori alderatuz gero 2019ko apirila eta maiatzeko fakturazioarekin. Ondasun-erkidegoen edo pertsonalitate juridikorik entitateen kasurako, horien kideek diru-lagun tza jaso ahal izango dute profesional edo enpresaburu indibidual moduan.

— Alarma egoera ezartzen duen dekretuaren indarraldia amaitzean, hau da, negozioak irekitzeko baldintzak ematen direnean, laguntza jaso dutenek, gutxienez 4 hilabetez jarduera martxan eduki beharko dute.

2. Era berean, egiaztatu beharko dute:

— 2020ko martxoaren 14an Idiazabalgo udal-mugartean Jarduera Ekonomikoen zergaren erroldan alta emanda zegoela.

— Egunean dituela zerga-betebeharrak, eta Gizarte Segurantzarekikoak ere bai.

Edukia:

Diru-lagun tza honen xedea da Covid-19ak eragindako kalteak arin tze ko, komer tzi o txi ki, ostalari tza establezimendu, autonomo nahiz enpresa txi kien itxi era, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenei dagokionean lagun tza ematea. Horiek guztiak 10 langile artekoak izango dira, eta 2019an 1.000.000 €-tik beherako eragiketa-bolumena izango dute.

Epea:

2020/09/24

Kontaktua:

Idiazabalgo Udala

Nagusia Plaza, 3
 
20213 Idiazabal - Gipuzkoa
 
T. 943 18 71 00
Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Idiazabal - Idiazabal

Iturria:
2020-09-10eko 173. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: