Debako hondartzan surf-ikastaroak eskaini ahal izateko baimena erdiesteko deialdia

Deialdia egiten duena:
Debako Udala
Edukia:

Debako Udalak, Debako hondartzan surf-ikastaroak eskaini ahal izateko baimenak banatuko ditu, interesatuek aurrez hala eskatuz gero, gehienez ere 24 hilabeteko iraupenarekin.

Udalak, plazaren bat libre baldin badago, urtero urtarrilean dagokion baimena erdietsi ahal izateko deialdia argitaratuko du.

Debako hondartzan udako denboraldian beren zerbitzuak eskaini nahi dituzten eskolek eskabide bat aurkeztu beharko dute eskatutako gainerako agiriekin batera, eta horretarako epea urtarrilaren 31n amaituko da.

Uda partean jende-emana handia izaten denez, eta Debako hondartza eremu mugatua denez, Debako Udalak surf-ikastaroak emateko gehienez ere 2 baimen onartuko ditu urte osorako.

Epea:

2021/01/31

Kontaktua:

Debako Udala

Portu Kalea, 1

20820 Deba (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Deba

Iturria:
2021-01-12ko 6. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: