Azpeitin gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurreegiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal laguntzak

Deialdia egiten duena:
Azpeitiko Udala
Baldintzak:

Pertsonek eta familiek gizarte-larrialdietarako laguntzei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, jarduera autonomoaren kasuan diru-sarrerak zenbatzeko izan ezik.

Aurrekontu osoaren % 50 erreserbatu ahal izango da pertsona eta familia onuradunen diru-sarrera ekonomikoengatiko eskaeren ondoriozko gastuak estaltzeko, baldin eta pertsona eta familia horiek Covid-19ren ondorioz gutxitu edo baliogabetu badira, edo ezohiko izaera izateagatik Gizarte Zerbitzuen Batzorde Teknikoak premiazkotzat jotzen dituen eskabideak estaltzeko.

Autonomoen kasuan, laguntza eskatu aurreko hileko diru-sarrerak kontabilizatuko dira, baita laguntza eskatzen den aldiko diru-sarrerak ere.

Edukia:

Oinarri hauen xedea da Azpeitiko udalerrian bizi diren norbanakoei eta familiei emango zaizkien diru-laguntzak ematea arautzea.

Zehatz esanda, diru-laguntza hauen helburua da larrialdi-egoerek Azpeitian bizi diren familiei sortutako beharrei aurrea hartzea eta erantzutea.

Epea:

2021/12/01

Kontaktua:

Azpeitiko Udala

Plaza Nagusia, 5-2.º

Azpeitia (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Azpeitia

Iturria:
2021-02-16ko 30. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: