Gazteek bultzatutako proiektuetarako 'Wanted 2021- 2. edizioa' dirulaguntzak Getxoko Udalean

Deialdia egiten duena:
Getxoko Udala
Baldintzak:

Banaka edo taldeka (gehienezko partaide kopurua mugatu gabe) parte hartu daiteke. Onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak, banaka aurkeztuta, edo pertsona-taldeak, honako formula hauetako baten bidez:

— Junior enpresa elkartea.

— Sozietate Zibila, nortasun juridikorik gabea. Kasu honetan eskaeran argi azalduko dira taldekide bakoitzak proiektua garatzeko hartu dituen konpromisoak, baita bakoitzari dagokion diru-laguntzaren portzentajea ere.

Taldekide guztiak onuraduntzat joko dira.Banaka zein taldeka aurkeztu, kasu guztietan honako baldintza hauek bete beharko dira:

— Deialdi honetan eskaera egiteko egunean eta erabakiaren egunean 18 urtetik 30 urtera (biak barne) bitartean dauden gazteek parte hartu ahal izango dute. Legez emantzipatuak dauden gazteek ere parte hartu ahal izango dute.

— Banaka aurkeztekotan eskatzailea Getxon egon behar da erroldaturik. Bi parte-hartzailek taldekako formula baten bidez aurkeztekotan gutxienez bietako bat Getxon erroldaturik egon behar da. Hiru parte-hartzaile edo gehiago direnean gutxienez taldekideen heren bat Getxon erroldaturik egon behar da Binaka aurkeztekotan.

Edukia:

Deialdi honen helburu nagusia Getxoko gazteak gure udalerriko gizarte, kultur eta ekonomian, era aktiboan eta hiritar oso gisa, parte hartzera bultzatzea da.

Hona hemen helburu zehatzak:

— Gazteen ekimenak eta, baita ere, talde-lana bultzatzea gazteen garapen osoa eta helduarorako igaroaldian beraien heziketa prozesua laguntzeko.

— Getxoko gizarte, ekonomia eta kultura arloko eskaintza proiektu berritzaileekin aberastu. Batez ere, Getxo Udalerriaren dinamizazio ekonomiko, sozial eta kulturalean lagundu ahal badute.

— Gazteek berrikuntza eta sorkuntzarako duten gaitasuna eta gazteen irudi positiboa gizartean zabaltzea.

— Etorkizuneko enpresagintzarako ibilbidean lagungarriak izan daitezkeen esperientziak bizi izaten lagundu.   

Zenbatekoa: Proiektuek jaso dezaketen gehienezko diru-laguntza 10.000 eurokoa da. Gutxieneko diru-laguntza 500 eurokoa da.

Epea:

2021/11/29

Kontaktua:

Getxoko Udala

Fueros, 1

48992 Getxo (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Getxo

Iturria:
2021-11-18ko 222. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: