Udaltzainen ofizialordea Astigarragako Udalean

Deialdia egiten duena:
Astigarragako Udala
Baldintzak:

a)  Espainiako nazionalitatea izatea.

b)  Gu­txie­nez 18 urte eduki­tze­a eta erretiro adinera ez iristea.

c)  Ba­txi­lergoa, teknikari titulua edo titulu baliokidea eduki­tzea. Atze­rriko tituluen kasuan, homologazioa egiazta­tzen duen kreden­tzi­ala izan behar da.

d)  Gu­txie­neko 1,65 metroko altuera eduki behar dute gizonek eta 1,60 metrokoa emakumeek. Frogen hasiera baino lehen egiaztatuko da hau.

e)  Bal­din­tza zeha­tzak: A, B eta E gidabaimenak.

f)  Hizkun­tzen Europako Erreferen­tzi­a Marko Bateratuko C1 maila edo baliokidea (3. hizkuntz-eskakizuna, EGA...).

g)  Plaza horri dagozkien betebeharrei aurre egiteko, 315/1994 Dekretuaren eranskinari jarraikiz, bateraezina den osasun-arazorik ez izatea, ezta Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakun­tza- araudia bigarren aldiz aldatu zuen otsai­la­ren 17ko 36/2004 Dekretuari eran­tsi­ta doan «medikun­tza­ko bazterketen taulan» aita­tzen diren arazoetako bat bera ere. Gaitasuna hautaketa prozesua gainditu ondoren, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera medikuaren egiaztagiri edo azterketarekin egiaztatuko da. Kargu har­tze­a bal­din­tza honen bete­tze­aren menpe egongo da.      

h)  Jakinaren gainean egindako mal­tzu­rkeriazko delituagatik kondenatua ez izana edo Administrazio Publikotik zigor-espedienteaz baztertua ez izana, eta zeregin publikoak bete­tze­ko gaitasuna galduta ez izatea. Dena dela, birgai­tze­ko onura aplikagarria izango da, administrazio eta zigorren alorreko arauekin bat etorriz, hautagaiak onura hori agiri ofizial bidez egiaztatuz gero.            

i)  53/1984 Legean (abenduaren 26koa, Herri-administrazioen zerbi­tzu­ko langileen bateraezintasunen araubidean buruzkoa) aurreikusitakoaren arabera, desgaitasun edo legezko bateraezintasunik ez eduki­tzea, jada kargu publiko bat dutenei edo aipatutako legezko arauak erreferen­tzi­a egiten dion aukera eskubidea jarduteko bateraezina ez den jarduera pribatua erago­tzi gabe.

j)  Arau-hauste larri edo oso larri batengatik Euskadiko Polizia erakunde batean sar­tze­ko hautaketa prozesu batean baztertua ez izana, bazter­tze adierazpenaren datatik aurretiko izen-emate epearen baliokidea den denbora pasa bada salbu.

Edukia:

Deialdi honen xedea da udal honetako fun­tzio­nario-langilearen zerrendan hu­tsik dagoen udal­tza­in ofizialordearen lanpostua bete­tzea.

Epea:

2020/02/21

Kontaktua:

Astigarragako Udala

Foru Enparantza, 13

20115 Astigarraga (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Astigarraga

Iturria:
2019-11-7ko 213. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala; 2019-11-19ko 278. EAO; 2020-01-08ko 4. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala; 2020-01-24ko 21. EAO.
Irudiak:
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu