Lan-poltsa: udaltzaina: Zumaiako Udala

Deialdia egiten duena:
Zumaiako Udala
Baldintzak:

a)  18 urte beteta izatea eta 38 urte beteta ez izatea, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Nolanahi ere, muga hori Euskal Polizia Erkidegoko Poliziako kidegoetan emandako zerbitzuekin konpentsatu ahal izango da.

b)  Gutxieneko altuera hau edukitzea: gizonek 1,65 m eta emakumeek 1,60 m.

c)  Batxilergoa, Lanbide heziketako 2. mailako titulua edo horren baliokidea izatea.

d)  Euskarako 2. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokidearen jabe izatea.

Prozesuan zehar ez da egingo hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko azterketarik.

e)  B eta A2 motako gidabaimenak izatea.

f)  Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza araudia onartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen diren baztertzeko osasun-kasuren batean ez egotea.

g)  Maltzurkeriazko delituagatik zigorrik jaso ez izana; Administrazio Publikoaren zerbitzutik baztertutakoa ez izatea; eta funtzio publikoan aritzeko gaitasun gabetuta ez egotea.

Hala ere, birgaitze eskubidea onartuko zaie izangaiei, arau penal eta administratiboen arabera, baldin eta agiri ofizial bidez egiaztatzen badute hori.      

h)  Arau-hauste larria edo oso larria egiteagatik Euskal Herriko Polizia kidegoren batean sartzeko hautaketa-prozesutik baztertutakoa ez izatea (baldin eta baztertzea aitortu zen egunetik zigorraren iraungipen-epea adinako aldia igaro ez bada).       

i)  Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak emandako trebakuntza-ikastaroa gainditua izatea.

Edukia:

Lan-poltsa berria sortzen denean, Udalean egun indarrean dagoen lan poltsa indargabetuko da, hain zuzen ere, 2011ko urriaren 14ko 2011/673 alkate ebazpen bidez eratutako lan poltsa.

Epea:

2020/02/21

Kontaktua:

Zumaiako Udala

Foruen enparantza, 1

20750 Zumaia (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Zumaia

Iturria:
2020-02-6ko 24. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu