Lan-poltsa: soroslea: Arrasateko Udala

Deialdia egiten duena:
Arrasateko Udala
Baldintzak:

a)  Nazionalitate espainiarra izatea, 5/2015 enplegatu publikoaren oinarrizko estatutu-testu bateratuko 57. artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.

b)  Hamasei urte beterik izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroaren gehienezko adina ez gainditzea.

c)  DBHn graduatua (eskola graduatua), Lehen mailako lanbide heziketaren edo baliokide den titulu baten jabe izatea, edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

d)  Behar den titulu ofizialaren jabe izatea sorospen zerbitzua emateko EAEko lurralde eremuan.

e)  3. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea.

Euskararen ezagutzari dagokion ziurtagiri bidez frogatu ez dutenek (C1 edo 3. Hizkuntza Eskakizuna) Euskara Sailak prestatutako azterketa egin eta gainditu egin beharko dute.    

f)  Diziplina espediente bidez Administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana, ez eta funtzio publikoak betetzeko gaitasunik gabe egotea ere.

g)  Ez egotea legezko ezintasun edo bateraezintasun egoeran.

h)  Lanbide, ogibide eta jarduera batera iristeko eta horretan aritzeko, horrek dakarrenean lan egitea adingabeekin, baldintza bat dago, hau da, kondenaturik ez egotea epai irmoz delituren bat egiteagatik sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurka, zeinetan sartzen diren sexu erasoa eta sexu abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, eta adingabeak galbideratzea, bai eta gizon-emakumeen salerosketa ere. Hartarako, norbaitek iritsi/aritu gura badu horrelako lanbide, ogibide edo jarduera batean, egiaztatu beharko du esandako hori ziurtagiri baten bidez, non agertuko duen ez dagoela erregistratuta sexu delitugileen erregistro zentralean.

Edukia:

Hautaketa probak deitu ditu Udalak, sorosle lan posturako «lan poltsa» bat eratzeko, bertako langileekin bete ezin diren behar berriei aurre egiteko.   

.

OHARRA: Egungo osasun krisia dela eta, ezin da bermatu aipatutako epeak mantenduko direnik.

Epea:

2020/05/28

Kontaktua:

BAZ

Arano eta Garcia maisu-maistrak, 8

Mondragón (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Arrasate/Mondragón

Iturria:
2020-05-14ko 89. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: