Lan-poltsa: diruzaina: Zumaiako Udala

Deialdia egiten duena:
Zumaiako Udala
Baldintzak:
  • Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutakoak) A1 azpitaldeko kidego edo eskaletara iritsi ahal izateko eskatzen duen unibertsitate titulua edukitzea; hau da, lizentziatura edo graduko titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
  • 3. edo 4. hizkuntza eskakizuna (HE) egiaztatzen duen agiria edukitzea.

Bete nahi den lanpostuak derrigorrezko 4. Hizkuntza eskakizuna dauka esleituta, beraz, 4. HE izatea ezinbestekoa da lanpostua betetzeko. (Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 98. artikulua).

Hala eta guztiz ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 43.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 72. zenbakia, apirilaren 17koa), bete beharreko lanpostuari derrigorrezkotasun-data gainditua duen 4. hizkuntza eskakizuna badagokio, eta izangai batek berak ere ez badu zirkunstantzia hori egiaztatzen, lanpostu horri 3. Hizkuntza eskakizuna esleituko zaio, soil-soilik deialdi honen ondorioetarako.

Hortaz, 3. HE daukatela egiaztatzen duten izangaiek ere parte hartu ahal izango dute hautaketa prozesu honetan.

Edukia:

Oinarri hauen xedea honako hau da: Zumaiako Udalean hutsik dagoen diruzain lanpostua bitarteko funtzionario batek betetzeko hautaketa prozesua egitea, oposizio-lehiaketa sistemaren bitartez, lanpostu hori gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionario batek bete arte.          

Epea:

2020/07/03

Kontaktua:

Zumaiako Udala

Foruen enparantza, 1

20750 Zumaia (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Zumaia

Iturria:
2020-05-06ko 105. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: