Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile 28 plaza Nafarroako Gobernuan

Deialdia egiten duena:
Nafarroako Gobernua
Baldintzak:
  • Unibertsitateko gradudun edo diplomadun titulua, ingeniari teknikoarena edo arkitekto teknikoarena, edo balio berekoa den titulu bat edukitzea.
Edukia:

Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hogeita zortzi lanpostu, B mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak.

Deialdiaren hogeita zortzi lanpostuak txanda hauetan banatuko dira:

  • Hamahiru lanpostu txanda irekian.
  • Hamalau lanpostu igoera txandan.
  • Lanpostu bat erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

TASAK: 41,60 €.

Epea:

2021/02/28

Kontaktua:

Nafarroako Gobernua

Karlos III.aren hiribidea, 2

Iruña

Eremua:

AE gainerakoa

Comunidad Foral de Navarra

Iturria:
2021-01-29ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: