Lan-poltsa: aisialdi jardueratako eta udalekuetarako hezitzaile-begiralea: Itsasondoko Udala

Deialdia egiten duena:
Itsasondoko Udala
Baldintzak:
  • 18 urte beteta izatea lan-kontratua sinatzen den unean.            
  • DBHko titulua, lanbide-heziketako erdi-mailako titulua edo baliokidea izatea.
  • Lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo desgaitasun fisiko edo psikikorik ez izatea. Beharrezkoa bada, txosten medikoa eskatuko da.
  • Europar Batasuneko edozein estatutako edo horri buruzko hitzarmena duen herrialderen bateko nazionalitatea izatea, abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 37. artikuluan xedatutakoaren arabera.
  • B2 euskara-titulua izatea.
  • Sexu-delituengatik zigor-aurrekaririk ez izatea.       
  • Diziplina-espediente baten ondorioz, Estatuko, autonomia-erkidegoetako edo udaletako erakunde publikoen mendeko lanetik bananduta ez egotea, ezta funtzio publikoak betetzeko ere.
Edukia:

Deialdiaren xedea: Udalak antolatzen dituen aisialdi jardueretarako eta hala badagokio, opor garaiko aisialdietarako hezitzaileak eta begiraleak kontratatzeko aldi baterako lan-poltsa osatzea lehiaketa-oposaketa ireki bidez. Oposizioaldiko ariketa guztiak gainditzen dituzten izangaiekin lan-poltsa bat osatuko da. Oposizioaldian lortutako puntuazioari lehiaketa aldian lortutako batu beharko zaio. Lan-poltsa horretan egoteak, datozen hiru urtetan (aurreneko kontratazioa egiten denetik kontatzen hasita) urtean zehar herrian aisialdi jarduerak eta opor garaiko egon daitezkeen aldi baterako pertsonal beharrei erantzuteko kontratatua izateko eskubidea emango du, hautaketa prozeduran lortutako puntuazioaren hurrenkeran.    

Epea:

2021/03/04

Kontaktua:

Itsasondoko Udala

Kale Nagusia, 24

20249 Itsasondo (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Itsasondo

Iturria:
2021-02-12ko 28. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: