Lanari buruz maiz egiten diren galderak (FAQ delakoak)

Lanbidek ekintzailetzaren inguruko aholkularitza zerbitzu bat eskaintzen du, zure enpresa proiektuaren inguruan dituzun zalantzak argitzen lagunduko dizuna.

Horretaz gain Euskal Ekintzailetza sistema deituriko erakundeak, diru-laguntzak eta programak eskaintzen ditu ekintzailetza sustatzeko.

Gazteaukeran 'Sortu zure enpresa' atalean, ekintzailetza programak, proiektuak eta esperientziak ezagu ditzakezu.

Lan-eskaintza publikoaren deialdiak aurkituko dituzu:

  • Gazte Informazioa Zerbitzuan
  • IVAP (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea)
  • Lanbide (Euskal Enplegu Zerbitzua)
  • 060.es atarian

Eures, lanbide-mugikortasunaren europar ataria da. Europako Batzordeak bultzatzen duen atari hau, lana bilatzeko tresna da, 31 estatu kideetako lan-eskaintzak ematen dituena. Lana bilatzen ari denari aukera ematen dio lan-agentzia nazionaletan agertzen diren plaza hutsak kontsultatzeko. Informazio hori denbora errealean eguneratzen da etengabe. Informazioa Lanbiden eta Gazteaukeran.

Lanbiden izena ematen baduzu prestakuntza ezberdinetan parte hartu dezakezu. Ikastaroak doakoak dira, eta ez da beti ezinbesteko baldintza izango langabezian egotea ikastaroetan izena eman ahal izateko.

Lanbidek doako bi ikastaro mota eskaintzen ditu: propio Lanbiderenak, batez ere langabetuentzat prestaturikoak eta Hobetuz ikastaroak, lanean dihardutenentzakoak, nahiz eta azken hauek langabetuentzako plaza batzuk gordetzen dituzten.

Profesionaltasun-ziurtagiria dokumentu ofizial bat da, enpleguari begira esanguratsua den lan-jarduera bat garatzeko pertsona batek dituen lanbide-gaitasunak egiaztatzen dituena. Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasotako kualifikazioak egiaztatzen ditu. Lanbidek ematen du, eta lan-merkatuan lanbide baterako behar den prestakuntza ezartzen du.

Lehen Aukera laguntza-deialdi bat da 30 urtetik beherako gazte langabeak euskal enpresetan praktiketan kontratatzeko; horretarako, ez dute lan-esperientziarik izan behar beren tituluaren arloan, edo esperientzia gutxi izan behar dute.

Parte hartu ahal izateko, egunean izan behar duzu enplegu-eskatzailearen inskripzioa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan; 25 urte beteta ez badituzu, bestalde, inskribatuta egon beharko duzu Gazteak Bermatzeko Sistemako Erregistroan . Azken baldintza hori ez da beharrezkoa izango 25 urte baino gehiago baina 30 baino gutxiago badituzu.

Bestetik, irabazi asmorik gabeko Novia Salcedo Fundazio pribatuak praktika profesionalak [ES] eskaintzen ditu esperientziarik gabeko tituludunentzat, baita nazioarteko praktikak [ES] ere.

Azkenik, ez ahaztu zure unibertsitatean galdetzea. Euskal Herriko Unibertsitatean, esaterako, espedientea itxi aurretik praktiak eskatzeko aukera dago.

Informazio gehiago:

  • Jour First Job Eures
  • Nazioarteko bekak eta praktikak
  • Bekak eta praktikak Europako nazioarteko erakundeetan
  • 'Mugi Europan' atala', Gazteaukera atarian

Aldez aurretik enplegu-eskatzaile gisa izena eman behar duzu Lanbiden.

Zuretzat interesgarria den lan-eskaintza bat aurkitzen baduzu, egin klik eta jarraibideak jarraitu. Kontutan izan zure eskaera aintzat hartua izan dadin eskaintzan zehazten diren baldintza guztiak bete behar dituzula.

Ez, enplegu bulego batera joan behar duzu horretarako. Elkarrizketa bat egingo dizute momentuan, aholkuak eta orientazioa eskainiz

Praktika kontratua: praktika kontratu hauek unibertsitate tituludunentzat, Lanbide Heziketako goi-mailako tituludunentzat edo onarturiko titulu ofizialdunentzat, zein profesionaltasun-ziurtagiria dutenentzat dira, beti ere ikasketak azken 5 urteetan bukatu badira (Ezgaitasuna dutenen kasuan azken 7 urteetan). Gizarte segurantzan alta emanda daude kontratu mota hau dutenak.

Prestakuntza eta ikasketa kontratua: langileak lan edo ofizio baterako praktika eta trabakuntza jasotzen ditu, ordainpeko lana eginez enpresan eta aldi berean irakaspenak jasoz. Erdi edo goi mailako Lanbide Heziketarako titulua eskuratzeko ezinbestekoa da trebakuntza mota hau, bai eta profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko, zein ziurtagiri-akademikorako. Gizarte segurantzan alta emanda daude kontratu mota hau dutenak.

Praktika kontratua zein Prestakuntza eta ikasketa kontratua dutenek langabezia saria jasotzeko eskubidea dute.

Bestalde, Langileen Estatututik kanpo daude bestelako bekariak. Hezkuntza zentro eta enpresen artean egindako hitzarmenen bidez, bekariek ikasketa plan baten barruan egiten dituzte praktikak tutore baten laguntzarekin.

a href="http://www.euskadi.eus/web01-a2gizar/eu/contenidos/informacion/5895/eu_2291/index.shtml">Enplegu eta Gizarte Segurantza (Eusko Jaurlaritza) atalean, < lan arloko araudiaren nondik norakoak azaltzen dira. Ministerioaren orrialdean eta Sepe orrialdean, berriz, kontratu motak eta ezaugarriak aurkituko dituzu. Bestalde, langileen sindikatuek lanaren inguruko aholkularitza eskaintzen dute.

Curriculuma egiteko modu ezberdinak daude eta zure ibilbidea, interesak eta esperientziaren arabera mota bateko Curriculuma edo beste batekoa egin dezakegu. Erresuma Batuko National Career Service orientazio eta enplegu zerbitzuak eredu ezberdinak [EN](CV formats) proposatzen ditu.

Aurkezpen gutun on batek asko lagun zaitzake lan eskaintza batean. Curriculuma bezain garrantzitsua izan daiteke interesa eta gogoa adierazten duen aurkezpen gutuna delako.

National Career Service, Erresuma Batuko orientazio eta enplegu zerbitzuaren atarian aurkezpen gutunen ereduak (covering letter makeovers) eta edukiak hobetzeko aholkuak ikus ditzakezu.

Europa Helmuga Gidak Europan barrena bidaiatzearen, lan egitearen edo ikastearen ikuspegi osoa eskaintzen du, eta Interneten barreiatuta dauden mugikortasun-aukera guztiak sailkatzen ditu.

Gazteaukeraren "Mugi Europan" atalean, Europan lana bilatzeko dauden atari eta baliabide ezberdinak ikus ditzakezu, baita Europar Curriculuma, Europass nola egin behar den azaltzen duten ereduak ere.

Hautaketa-prozesuarekin lotutako informazio zehatz guztia deialdiaren oinarrietan aurki daiteke, hauek kasu bakoitzean dagokion Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira. Komeni da oinarriak arretaz irakurtzea, izan ere deialdi bakoitzak bere ezaugarriak jasotzen ditu.

Gazteaukeran gomendioak dituzu gai honen inguruan eta, era berean, administrazioan lan egiteko lan-poltsak eta deialdiak kontsultatzeko estekak.

Bide ezberdinak dituzu aldi baterako lana eta hizkuntzak praktikatzeko. Familietan au pair gisa lan egin dezakezu adibidez, umeen zainketa eta etxeko lanak tartekatuz. Atzerriko hainbat herrialdetan, hoteletan, zahar-etxeetan edo kanpamenduetan aldi baterako lan-eskaintzak egoten dira. Gazteaukeran zerbitzu hauek kudeatzen dituzten enpresak eta programak ikus ditzakezu.

Eures ataria ezaguteko aukera duzu Gazteaukeraren bidez.

EURES atariak Europako beste herrialdeetan lan egiteko aukeren informazioa eskaintzen digu. Lanbideko web orrian Eures atariaren deialdi nabarmenaktopa ditzakezu. Bestetik, lanpostu gehiago jasotzen dituen hileroko buletina ere kontsulta dezakezu.

Kanpora joateko arrazoia edozein izanda ere beharrezkoa da jakinaraztea.

Zure zioa lana baldin bada bai, 3 hilabetez zure langabezia prestazioa esportatzeko eska dezakezu. Horretarako jakinarazpena egin eta zenbait izapide bete beharko duzu. .

Informazio gehiago: Lanbide (Ohiko Galderak atala) - Europa.eu - Atzerrira joatea.

Interneten aurki ditzakegun zenbait lan eskaintza iruzurrezkoak dira, horregatik funtsezkoa da benetakoak eta iruzurrezkoak direnak ondo bereizten jakitea.

Horretarako, honako ezaugarriak biltzen dituzten eskaintzak ez dira fidagarriak, erreparatu: diru kopuru bat aurreratzea eskatzea, oso ordutegi malguak, etxetik bertatik lan egitekoak, soldata oso erakargarriak, orotariko posta elektronikotik jasotzea, eskaintza bera denbora luzez egotea …

Zalantzarik izanez gero, onena kontratatzen duen enpresaren eta lan eskaintzaren fidagarritasuna egiaztatzea da.

Eta, benetan faltsua bada, Ertzaintzari jakinarazi eta aurkitu duzun atariaren kudeatzaileekin harremanetan jarri.

Bai, Europako Esparru Ekonomikoan edo Suitzan aldi baterako egonaldietan osasun-zerbitzuak jasotzeko eskubidea emango dizu. Baina adi egon, txartelaren iraupena 2 urtekoa bada ere, 26 urtetik gora baduzu eta zenbait baldintza betetzen ez baduzu, zure gehienezko estaldura 90 egunekoa izango da. Beraz, informa zaitez Gizarte-Segurantzan eta kontuan hartu egonaldia planifikatzeko orduan.

Bestetik, gogoan izan langabezia prestazioa jasotzen ari bazara jakinarazi beharko duzula, eta honen araberakoa izango dela zure Europako Osasun Txartelaren iraupena.

Informazio gehiago: Gizarte Segurantza - Osasuna eta bidaiak (Europako Osasun Txartela, nazioarteko bidaiariak, asistentzia sanitarioaren hedadura) Gazteaukera atarian.

Beste herrialde batera joatea pentsatuta baduzu, lehenik eta behin, herrialde horretan zure lanbidea araututa dagoen ala ez jakin beharko duzu, beti ere lanbideen aintzatespena oinarri hartuta.

Herrialde bakoitzak dekretu bidez araututa dauka zeintzuk diren lanbide arautuak (esaterako, hauen artean normalean abokatuak, erizainak, irakasleak eta ingeniariak daude barne). Zure lanbidea araututa badago, herrialde horretako tituluaren lanbide-aintzatespena derrigorrezkoa izango zaizu.

Araututa ez badago, ordea, ez duzu tituluaren aintzatespenik behar izango, prestakuntza aintzatespena hartuko dute kontuan (zure ikasketen iraupena, lan esperientzia…), baina herrialdearen arabera zenbait neurri konpentsatzaile egon daitezke (hala nola, egokitzapen-praktikaldia, gaitasun probaren bat…).

Hortaz, ezinbestekoa da aldez aurretik informazioa ondo biltzea.

Informazio gehiago: Naric informazio guneak - Europan lana bilatzeko atariak eta baliabideak, Gazteaukera atarian.

Gaur egun gero eta ohikoagoa da lanpostuetan ingelesa eskatzea. Askotan, tituluak izan ala ez izan, elkarrizketan bertan gure ingeleseko ezagutza eta komunikatzeko gaitasuna egiaztatu nahi izaten dute. Egoera horretan bazaude, tresna hau oso baliagarria izango zaizu, ohiko eta balizko galderak ondo prestatu eta bukatzeko proposatzen dituen simulazioak egin itzazu!

Informazio gehiago: Get your skills and personality across in long-distance interviews (Eures) - Elkarrizketa: zure etorkizuneko lanaren atarian - Lan-elkarrizketa (Lanbide Atarian)

Lan elkarrizketara ondo prestatuta joatea garrantzitsua da, izan ere, interesa duzun lan horren ataria da. Badira zaindu beharreko zenbait kontu, hala nola: puntualitatea, emango dituzun erantzunak, zure jarrera…

Elkarrizketa mota desberdinak eta hauei heltzeko bide desberdinak egon arren, errepikatu ohi diren galderak daude, zure ibilbide profesionalari buruzkoak, zer espero duzun eta abar. Horregatik, komeni da aldez aurretik galdera hauek eta erantzunak prestatzea, entseguak egitea.

Informazio gehiago: Elkarrizketa: zure etorkizuneko lanaren atarian - Lan-elkarrizketa (Lanbide Atarian)

Beste herrialde batean lana bilatzen hasteko eta bertan bizitzeko lehenengo pausua horretarako ondo prestatzea da.

Hori dela eta, Europako Komisioak deskargatzeko gida argitaratu du, eta bertan herrialde bakoitzean lana bilatzeko eta elkarrizketak egiteko zenbait datu garrantzitsu azaltzen dizkigu; izan ere, badira herrialde bakoitzean kontuan hartu beharreko zenbait alderdi, batzuk kulturalak, noski (Curriculuma prestatzeko orduan, edo lan elkarrizketan sartzean erakutsi beharreko jarrera, esaterako). Kontsulta ezazu eta interesatzen zaizun herrialdeari buruzko informazioa ondo aztertu.

Bestalde, Gazteaukeran lana herrialdez herrialde bilatzeko baliabide eta atarien informazioa aurkituko duzu.

Informazio gehiago: Curriculum Vitae eta Europass - Eures, lanbide-mugikortasunaren europar ataria - 'Europa Helmuga' mugikortasun gida - Mugi Europan atala, Gazteaukera atarian

Kasu gehienetan au pair joateko adin egokia 18 eta 30 urte bitartekoa da. Hala ere, herrialdearen arabera baldintza hau alda daiteke. Hori dela eta, komeni da kasuan kasuko enbaxadan galdetzea. Interneten dauden eskaintzetan adin tartea zehaztuta azaldu ohi da.

Informazio gehiago: Atzerrian hizkuntzak ikastea eta lan egitea: Aupair, praktika profesionalak eta ordaindutako lanak - Oporretako edo urte-sasoiko lanak Europan - 'Europa Helmuga' mugikortasun gida

Irakaskuntza publikoan lan egiteko espezialitatearen arabera titulu jakin bat eskatzen da. Espezialitate bakoitzean zein tituluk trebatzen duen kontsultatu ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Taulan begira dezakezu.

Bestetik, kontuan hartu Bigarren Hezkuntzan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan lan egin ahal izateko IGA edo Irakasleen Prestakuntzako Masterra eskatzen dela. Halaber, Lanbide Heziketan irakasle aritzeko ere Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikorako ikastaro ofiziala eginda izatea beharrezkoa da.

Azkenik, zenbait ordezkapen zerrendatan kidetasunak aipatzen dira. Taulan adierazten den titulazioaren arabera 1go kidetasuna edo bigarrena azalduko da. 1. kidetasuneko hautagaiek ordezkapenak egiteko lehentasun handiagoa izango dute 2. kidetasuna duten titulazioen jabe direnek baino.

Informazio gehiago: Ordezkapenetarako izangaiak

Euskaditik alde egin dute zenbait gaztek, atzerrian lana bilatzeko asmoz; horietako batzuek, denbora-tarte bat igarota, itzultzea erabakitzen dute, zenbait arrazoi tarteko. Edonola ere, bai Euskadira itzultzea, bai beste lan-aukera batzuk bilatzera atzerrira joatea pentsatzen ari bazara, gogoan izan ez duzula zertan galdu eskubide hauek: langabezia-subsidioaren arlokoak, etxebizitza publiko bat lortzekoak edo osasun eta gizarte arretara izatekoa.

Lehenik, itzuli baino lehen, tramite batzuk egin behar dituzu atzerriko herrialdean (baja eman Kontsulatuko Matrikula Erregistroan, bizileku-ziurtagiria eskatu, lan-jarduera ziurtatzen duen dokumentazioa lortu...).

Gero, Euskadira iristean, komeni da itzultzen den emigratzailearen izaera berria kautotzea. Kontuan izan behar da bi ziurtagiri daudela itzultzen diren pertsonentzat: Estatukoa eta Euskadikoa.

  1. Itzultzen den emigratzaileari Eusko Jaurlaritzak emandako ziurtagiriak bermatu egiten du ez dela galtzen erroldatzea, hori ezinbesteko betekizuna izaten baita tramite batzuk egiteko eta prestazio batzuk eskatzeko, hala nola langabezia-subsidioa eskatzeko, etxebizitza publiko bat lortzeko edo osasun-arreta izateko.

    Ziurtagiri hori lortzeko, hemen adierazten den helbide elektronikora euskaletxeak@euskadi.eus. bidal ditzakete euskal herritar horiek baldintzok frogatzeko erabil daitezkeen agiriak (ikusi pdf agiria (pdf, 419 kb)) horiek, bakoitzari dagokion azalpen-memoriarekin eta datu pertsonalen fitxarekin (pdf, 176 kb) batera (izen-abizenak, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa).

  2. Itzultze euskal ziurtagiria ez da beharrezkoa Europar Batasuneko herrialdeetara, Europako Esparru Ekonomikora (Islandia, Liechtenstein eta Norvegia), Suitzara edo Australiara emigratu dutenen langileentzat; izan ere, beste metodo batzuk daude atzerrian lan egindako denbora egiaztatzeko. Ziurtagiri horrek bi urterako balio du, eta aukera ematen du etengabe bizitzeko itzultzen den espainiar batek langabeziagatiko laguntzak eta prestazioak eska ditzan, nahiz eta ziurtagiriak ez duen bermatzen horiek lortuko direnik.

    Egoitza finkatu den probintziako Gobernuaren Ordezkariordetzan eska daiteke (Lan eta Immigrazioko Arlo Funtzionalaren Arloa):

    • Araba: Olagibel kalea, 1. 01001-Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945759490.
    • Gipuzkoa: Pio XII. Plaza, 6. Donostia. Telefonoa: 943989000
    • Bizkaia: Gran Vía Diego López de Haro, 50. 48011-Bilbao. Telefonoa: 944509448.

Itzulerako Espainiako Bulegoaren telefonoa: 913631654.

Hiru eratakoak izan daitezke:

  • Oposizioa: proba bat edo batzuk egitean datza, izangaien gaitasuna eta trebezia zehaztu ahal izateko.
  • Lehiaketa: esperientzia, formakuntza edo titulu akademikoak eta/edo hizkuntza-eskakizunak bezalako merituak balioztatzea.
  • Oposizio-lehiaketa: aurreko biak batzen ditu (kasu honetan merituak aurreko probak gainditutakoei egokituko zaizkie).

Deialdi bakoitzean hautapen-probak nolakoak izango diren jakiteko (bai EPEetan bai lan-poltsetan) ezinbestekoa da oinarriak ondo irakurtzea. Gazteaukeran gomendioak dituzu gai honen inguruan eta, era berean, administrazioan lan egiteko lan-poltsak eta deialdiak kontsultatzeko estekak

Hainbat oposaketa deialditan, eskaera handikoetan bereziki, errazagoa izaten da edukiak garaturik topatzea; beste deialdietan, ordea, norberak bilatu beharreko eduki pilaketa da.

Hala ere, honako baliabideak erabil ditzakezu lana errazteko eta laguntzeko:

  • Internet: arauak, dekretuak eta buletin ofizialetan argitaratutako guztia interneten dago eskura.
  • Sindikatuak: bertan galdetu ea edukiak dituzten.
  • Argitaletxeak: badira zenbait lanpostutarako probak prestatzeko liburuak argitaratzen dituztenak, eskaintza handikoak eta lanpostu orokorrak izan ohi dira.
  • Liburutegiak: galdetu zure inguruko liburutegi publikoetan ea aurrean aipatutako liburuak dituzten.
  • Akademiak: azterketa hauek prestatzen laguntzen duten akademietara jotzen baduzu, bertan emango dizute beharrezkoa zaizun materiala.

Administrazio Publikoan iragarritako lan-poltsek behin-behineko lanpostuak betetzeko helburua dute. Noizbehinka azterketak izaten dira, baina beste batzuetan hautagaien meritu akademiko zein profesionalak hartzen dira kontuan zerrendak sortzeko orduan.

EPEa (Enplegu Publikorako Eskaintza), ordea, bete beharreko plaza kopuru zehatzarekin ateratzen da, eta Administrazioan modu iraunkorrean lan egiteko bidea da. Probak gainditu baina plaza lortzen ez duten pertsonekin ohikoa izaten da lan-poltsak edo itxaron-zerrendak sortzea, balizko beharrak betetzeko asmoz.

Zehaztapen orokorrei dagokienean, soldatari dagokionez, Euskadi mailan ez daude derrigortuta errentaren aitorpena egitera 20.000 euro baino gutxiagoko urte osoko diru sarrerak dituzten pertsonak, beti ere hauek ordaintzaile berdinetik baldin badatozte, diru sarrerak ordaintzaile bat baino gehiagotik jasotzen direnean muga jeisten da eta desberdina da Foru Aldundi bakoitzaren arabera; Araban eta Bizkaian 12.000 eurokoa da eta Gipuzkoan aldiz, 9.000 eurokoa.

Kontutan izan behar da Langabezia kobratzea eta praktika profesionaletako ordainketak lan etekintzat hartzen direla eta horrela aztertu behar dira PFEZan, praktika gisa jasotzen diren bekak baita ere.

Ondorengo esteketan aurkituko duzu errentaren aitorpenaren inguruko informazio guztia zure bizitokiko lurralde historikoaren arabera:

Gazteen itzulerarako programa Lanbideren programa bat da, zeinak 35 urtetik beherako gazteak Estatuaz kanpotik zein beste Komunitate Autonomoetatik Euskadira itzul daitezen ahalbidetzen duen, kontratuak egingo dituzten enpresak subentzionatuz.

Free… zer? Modu independiente batean lan egin edo lanak era autonomo batean egiteari ekiten dion pertsona da freelance-a. Freelance pertsonek erabaki dezakete norekin lan egin nahi edo ahal duen, baita ordutegiak ere, bulegoko ordutegietara loturik egon gabe. Beraz, irabaziak jaso nahi badituzu lan jarduera baten bidez, modu egonkor, pertsonal eta zuzen batean… Bai, langile autonomo gisa eman behar duzu izena. Bizitza honetako guztia bezala, bere alde onak eta txarrak ditu, hala nola, zure negozioaren erabateko kontrola izatea, edo hileroko nominaren antzerako diru-kopuru finko bat ez jasotzea… Baina fakturak egin baino lehen, hona hemen hasieran eman behar diren zenbait pausu:

Informazio gehiago nahi baduzu: Euskal Autonomoen Elkartea

Zure PFEZean kendu ditzazkezun zenbait gastu:

Gazte ekintzaileak:

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu