Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

'Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde' urrez aurreko ikastaroa

Argitalpen-data: 

Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde' ikastaroa. Maider García de Vicuña Quintanak, EMAIZE Sexologia Zentroko Sexologian aditua (InCiSex) eta Psikologian lizentziadunak emango du ikastaroa. 

Formazio honen helburu nagusia da hezitzaileek berauen lan esparruan aritzen diren haur eta gazteen sexualitateari arreta eskeintzea, sexualitateak pertsonen garapen integralean duen garrantziaz konzientzia hartuz, ulermen eta lantze jarreretatik aritzeko baliabideak jorratuz.

Noiz eta non:

  • Non: Bilbon, Gazteen Euskal Behatokia (Uriortu kalea 11, behea)
  • Noiz: urriaren 14an, 21ean eta 28an
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara 
  • Hizkuntza: gaztelera 
  • Izena emateko epea: irailaren 28tik urriaren 8ra
  • Leku-kopurua: 12 lagun gehienez
  • Informazio gehiago

Helburuak:

  • Sexologiaren eredu teorikoa kalitatezko sexualitatearen arretarako oinarrizko erreferente gisa ulertu.
  • Haur eta gazteen sexualitatea hezi, artatu eta laguntzearen garrantziaz jabetu.
  • Sexualitateari arreta eskeintzea garai guztietan garrantzitsua denaz jabetzen lagundu hezitzaileei.
  • Sexualitatea lantze jarreretatik jorratzearen garrantzia azpimarratu, modu honetan auto-ezagutza eta besteen ezagutza areagotzea lortuz.
  • Sexualitatea aukeretatik lantzearen garrantzia oinarritzat hartu autoestimu ona eta besteekiko harreman positiboak sortzeko.
  • Esku-hartze programak eta protokoloak sortzeko oinarriak jarri.

Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko irailaren 28an indarrean jarriko dugun FORMULARIOA bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2020ko irailaren 28tik urriaren 8ra
  • Ikasle kopurua: 12 lagun gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.