Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Euskadin gehiago dira pisu eskasa duten gazteak obesitatea dutenak baino

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak 2017 eta 2018 artean egin zuen azken Osasun Inkestaren arabera, honela banatzen dira 15 eta 24 urte bitarteko gazteak, beren Gorputz-Masaren Indizea kontuan hartuta: gazteen % 8,9k pisu eskasa dute, gehienek (% 78,1) pisu normala, % 11,1ek gehiegizko pisua eta gainerako % 1,9k obesitatea dute.

Euskadiko  15 eta 24 urte bitarteko gazteen  banaketa, beren Gorputz-Masaren Indizearen arabera (%)

Gorputz-Masaren Indizea (GMI) osasunaren determinatzaile bat da eta honela kalkulatzen da: dugun kilo kopurua zati altuera (metrotan) ber bi.

formula gorputz masaren indizea

Emaitza 18,5 baino txikiagoa bada pertsona horrek pisu eskasa duela esan nahi du; 18,5 eta 24,9 artean badago, pisu normala duela esaten da; 25,0 eta 29,9 artekoa bada, persona horrek gehiegizko pisua duela esango dugu; eta emaitza 30 edo gehiagokoa bada, pertsona hori obesotzat hartzen da.

Gazteen datuak Euskadiko biztaleria osoari dagozkionekin alderatuz gero, ikusten dugu gazteen artean pisu normala edo eskasa dutenen proportzio handiagoa dagoela eta gehiegizko pisua edo obesitatea dutenen proportzio txikiagoa dagoela.

Gazteen eta Euskadiko biztanleria osoaren banaketa, beren Gorputz-Masaren Indizearen arabera

Eta Euskadiko emakume gazteen eta gizon gazteen datuak alderatzen baditugu, ikusten da emakumeen artean pisu eskasa dutenen portzentajea handiagoa dela eta gizonen artean, aldiz, obesitatea dutenen portzentaje handiagoa dagoela. Baina kontuan hartu behar da indize honek ez dituela bereizten giharra-masa eta gantz-masa, beraz, kirolariak eta muskulatuta dauden pertsonek emaitza altuagoak izan ditzakete indizean fisikoki obesoak izan barik, eta hau sarriago gertatzen da gizonen artean.

Euskadiko 15-24 urte bitarteko emakume eta gizon gazteen banaketa beren Gorputz-Masaren Indizearen arabera  (%)

Eta, azkenik, Euskadiko gazteen emaitzak 2017an (neurketa egin zenean) Europar Batasuna osatzen zuten herrialdeetako gazteen emaitzekin konparatuz gero, ikusten dugu Euskadiko gazteek dutela obesitate-portzentajerik txikiena eta pisu normala dutenen portzentajerik handiena.

Europar Batasuneko 16 eta 24 urte bitarteko gazteen banaketa beren Gorputz-Masaren Indizearen arabera 2017an (%)