Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Irailaren 10a: Suizidioaren Prebentziorako Nazioarteko eguna

Argitalpen-data: 

2017an 15 eta 29 urte bitarteko gazteen suizidio-tasa 100.000 gazteko 3,9koa izan zen Euskadin, Europako baxuenetariko bat

2003tik aurrera irailaren 10ean Suizidioaren Prebentzioaren Nazioarteko eguna ospatzen da. Hori dela eta, suizidioak Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteengan duen intzidentziari buruzko datuak aurkezten ditu Gazteen Euskal Behatokiak, bai eta Europako datuekiko alderaketa ere.

2017an Euskadin 11 gazte hil ziren arrazoi honengatik, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Gazteen Euskal Behatokiari emandako datuen arabera. Euskadin 15 eta 29 urte bitartean suizidioa edo nork bere buruari eragindako lesioak direla eta, hildako gazteen suizidio-tasa adin tarte horretako 100.000 gazteko 3,9koa izan zen.

Urte horretan bakarrik Greziak, Italiak eta Espainiak izan zuten Euskadik baino taxa baxuagoak, eta, bestetik, Portugalek Euskadiko tasa bera izan zuen. Aitzitik, gazteen suicidio-tasarik altuenak Finlandian (100.000 gazteko 18,0) eta Baltikoko errepubliketan jaso ziren: Lituanian (100.000 gazteko 17,8), Estonia (100.000ko 15,0) eta Letonian (100.000ko 13,8).

15 eta 29 urte bitarteko gazteen suizidio-tasa 2017an (100.000 gazteko izandakoak)