Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

2020an, 15 eta 29 urte bitarteko 1121 emakumek indarkeria matxista salatu zuten Segurtasun Sailaren arabera

Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu Emakundek eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako datuak. Datuok emakumeen kontrako indarkeriaren ingurukoak dira.

Datuek adierazten dute EAEko poliziak ofizialki jasotakoak indarkeria matxista zenbat emakumek salatzen duten. 2020an Euskadin 4177 emakumek beraien kontrako indarkeria matxista salatu zuten. Haien artean, 1121 gazteak ziren, 15 eta 29 urte bitartekoak hain zuzen ere.

Grafikoan ikus dezakegunez, salaketa jarri duten emakumeen kopurua nabarmen jaitsi da 2019tik 2020ra, zalantzarik gabe etxeko konfinamenduak eragindako geldialdiaren ondorioz.

Indarkeria matxista salatu duten emakumeak, adin-taldeen arabera ( zenbaki absolutuak)

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen tasek (adin-talde bereko 1000 emakumeko kalkulatuak) ezberdintasun nabariak agertzen dituzte emakume gazteen eta 30 urtetik gorakoen artean (‰ 7,62 eta ‰ 3,6 hurrenez hurren).

Emakumeen aurkako indarkeriaren tasa globalaren bilakaera, adin taldeen arabera (1000 emakumeko tasa)

Bai emakume gazteen bai 30 urte baino gehiago dutenen artean ere, ohikoena den indarkeria matxista bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa da. 2020an horrelako indarkeria matxista 770 emakumek salatu zuten. Datu hori adin-taldeen arabera aztertuz gero honakoa ikus dezakegu: 15 eta 19 urte bitarteko 122 emakumek salatu zuten, 20 eta 24 urte bitarteko 320k; azkenik, 25 eta 29 urte bitarteko 328k.

Bikoteak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria salatu duten emakumeak, adin-taldeen arabera (zenbaki absolutuak)

Senide batek, hau da, familiako batek (bikotekideak edo bikotekide ohiak izan ezik) eragindako indarkeria matxista 15 eta 29 urte bitarteko 190 emakumek salatu zuten 2020an. 30 urte edo gehiago dituztenen artean, 757k salatu zuten.

Senide batek (bikotekidea edo bikotekide ohia izan ezik) eragindako indarkeria salatu duten emakumeak, adin-taldeen arabera (zenbaki absolutuak)

Sexu-askatasunaren aurkako delituetan emakume gazteen eta 30 urte edo gehiagokoen arteko datuak gerturatu egiten dira. Gazteen artean 161 emakumek askatasun-sexualaren aurkako indarkeria salatu zuten (15 eta 19 urte bitarteko, 95; 20 eta 24 urte bitarteko 36 eta 25 eta 29 urte bitarteko 30). 30 urte edo gehiago dituzten emakumeen artean 177k askatasun-sexualaren aurkako indarkeria salatu zuten 2020an.

COVID-19aren pandemiak genero-ikuspegiarekin duen eraginean sakontzeko, Emakundek Berdintasuna pandemia garaian txostena egin du.