Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Euskadiko gazteek onetsia eman diote euskal administrazio publikoek gazteriaren arloan egiten duten lanari

Argitalpen-data: 

Gazteen Euskal Behatokiak 2020 urtean euskal administrazio publikoek gazteen inguruko gaietan egindako lana nola baloratzen zuten galdetu zien 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 gazteri.

Gazteek onetsia (hau da, 5 puntu baino gehiago 0 eta 10 arteko eskalan) eman zioten udalek, foru aldundiek, bai eta Eusko Jaurlaritzak ere, gazteriaren arloan egindako lanari. Udalek, batez beste, 6,0ko kalifikazioa jaso zuten, aldundiek 5,9 eta Eusko Jaurlaritzak beste 6,0.

Aipatu behar da gazte guztiek ez zutela beren iritzia adierazi: % 12,9k ez zuen baloratu bere udalaren zeregina gazteen gaietan, % 28,8k ez zuen iritzirik eman bere aldundiari buruz eta % 21,8k ez zuen bere iritzia adierazi nahi Eusko Jaurlaritzak gazteriaren arloan egindakoari buruz. Aitzitik, beren iritzia adieraztera eman zutenen artean, batez besteko kalifikazioak 10etik 6koak ziren.

Kasu guztietan kalifikaziorik onenak 20 urtetik beherakoek eman zituzten. Bestalde, Bizkaiko gazteak izan ziren udalek, aldundiak eta Jaurlaritzak egindako lana hobekien baloratu zutenak.

Udalek, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak gazteriaren arloan egindako lanari buruzko balorazioa, sexuaren, adin-taldeen eta bizi diren lurralde historikoen arabera

Balorazioen bilakaerari erreparatuz gero, ikusten da administrazio publikoek gazteriaren arloan egindako lana gero eta hobeto baloratzen dutela gazteek beraiek.

Euskal administrazio publikoek gazteriaren arloan egindako lanari gazteek beraiek emandako balorazioen bilakaera (0-10 artean)

Aurkeztutako datuak “Euskadiko gazteak 2020” ikerketaren aurrerapena dira. Euskadiko gazteak izeneko bilduma osatzen duten ikerketak lau urtean behin egiten ditu Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteen egoera, iritziak eta jarrerak azterteko asmoz.