Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Euskadin, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 37,2 lanean dago 2021eko lehen hiruhilekoan

Argitalpen-data: 

Okupazio-tasak adin-talde batean lanean dauden pertsonen ehunekoa neurtzen du. Euskadin bizi diren 16 eta 29 urte bitarteko gazteen artean okupazio-tasa % 37,2 izan da 2021eko lehen hiruhilekoan. Horrek esan nahi du, aurreko hiruhilekoekin konparatuta, enplegua duten gazteen ehunekoak nolabaiteko susperraldia izan duela.

Hiruhilekoko okupazio-tasa, Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen artean 2020an eta 2021ean (%)

Baina atzerago joz gero, ikus dezakegu gazteen okupazio-tasak baxuagoak direla orain 2017an, 2018an eta 2019an jasotakoak baino, eta 2016ra joan behar dugula oraingoak baino okupazio-tasa baxuagoak aurkitzeko.

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen okupazio-tasaren bilakaera (hiruhileko datuak)

2021eko lehenengo hiruhileko honetan gazteen okupazio-tasa Euskadiko biztanleriaren batez bestekoa (% 66,7) baino askoz txikiagoa da, baina hori gazteen artean dauden ikasle kopuru handiaren ondorioa da, gazteen artean erdiak baino gutxiago (% 46,6) sartzen baitira aktiboen kategorian, hau da, lanean edo lan egiteko prest daudenen artean.

Bestetik, 2021eko lehenengo hiruhilekoan gazteen okupazio-tasa handixeagoa izan da emakumeen artean, gizonen artean baino (% 37,6 eta % 36,9, hurrenez hurren) eta altuagoa da Araban (% 41,9), Bizkaian (% 36,3) edo Gipuzkoan (% 36,7) baino.